Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Autoikaskuntza-zerbitzua euskara ikas-irakasteko (eta II)
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 1290
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikuluaren lehenengo partean (Hizpide, 55: 88-104), Autoikaskuntzaren oinarri teorikoak jorratu zituen egileak. Ikusi genituen, era berean, “Esparruak mugatzen” izenburupean: helburu orokorrak, ezaugarriak, norentzakoa, erabilera-motak, giza baliabideak eta azpiegitura. Eta badago sail horretan oso aintzat hartzea merezi duen azken atal bat ere: materialak. Beraz, geure arreta horrexeri eskainiko diogu eta baita osagai guztien arteko eraketari ere. Azkenik, artikulugileak hainbat fitxa-eredu ere eskainiko ditu osagarri.
- Atala:
- Egilea:
- Unibaso, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Kudeaketa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 56
Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 2250
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Eskuetan duzu, irakurle, Hizpide aldizkariaren 57. alea. Lan monografiko bati eskaini diogu, “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbide bat” izenburukoari.
Oinarrizko galdera du monografiak abiapuntu: behin EKP (Euskaltegi Kurrikuluaren Proiektua) eginda, orain zer? Hau da, nola egin euskaltegi- kurrikulua bera?
Irakasle kezkatuaren galdera da. Atzeman du kurrikuluan duela euskalduntzearen indarberritzearen giltzarria, eta sakontzen jarraitu nahi du. Nola gauzatu proiektua eta euskalduntzearen berrikuntza? Zein da hurrengo urratsa? Nola uztartu planteamendu berria eta eguneroko jarduna? Eta, bide batez, nola egin xede berezietako kurrikuluak ere? Kontua ez da espedientea betetzea, baizik serio hartzea HEOK (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua) eta bihotzean duen egitasmo ausarta.
Kezka horiei erantzun nahi die lan monografiko honek, euskaltegi-kurrikulua( k) egiteko jardunbide bat eskainiz. Elkarrekin landu eta ondu dute jardunbidea Lourdes Elosegi eta Pello Esnal lankideek, eta hainbat euskaltegitako irakasleekin EKPak bideratuz probatu eta frogatu.
Aldi berean, lan sakona eta praktikoa da, HEOKaren erraietatik sortua eta euskaltegietako beharren arabera egina.
Zortzi artikulu / kapitulu izanik, lehenengoak laburbiltzen du monografiaren mamia. Izenburua ere monografiarena du: “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea”. Baina ez da jardunbide hutsa. Sustraietatik hartzen du kurrikuluaren gaia, eta oinarri sendoak ipiniz garatzen ditu jardunbidearen lau urratsak. Ekintza komunikatiboa kontzeptua du jardunbideak oinarri nagusia, horren ondorio den testuaren ikuspegiaz indartua.
Hain zuzen, “Ekintza komunikatiboa” du izenburu bigarren kapituluak, eta kontzeptu hori azaltzea xede, hizkuntzaren ikuspegi berria ezin egokiago biltzen eta adierazten duelakoan.
Hirugarren kapitulua, “Testuaren barne-arkitektura”, testuaren egitura aurkeztera emana dago, Bronckartek luze eta egoki landutako ereduari jarraiki. Autore ezagun honek hiru maila (edo geruza) bereizten ditu testuaren barne-eraketan, eta guztira zortzi osagai-edo atzematen: 1) plan orokorra, 2) diskurtso-tipoak, 3) sekuentziak (testu-motak), 4) konexioa (testu-antolatzaileak), 5) izen-kohesioa, 6) aditz-kohesioa, 7) ahots enuntziatzaileak eta 8) modalizazioa.
Osagai horietako batzuk ezagun samarrak ditugu. Beste batzuk, aldiz, (ia) berriak. Bada, horietako bost dituzte langai monografiaren ondorengo kapituluek.
Azpimarratzekoak dira “Diskurtso-tipoak” –laugarren kapitulua– eta “Aditz-kohesioa” –zazpigarrena–. Izan ere, horietan atzeman daiteke, inon atzematekotan, noraino garamatzan hizkuntzaren ikuspegi –paradigma– berriak.
Azken kapitulua ere, “Modalizazioa”, arretaz irakurtzea merezi du. Hemen eta zazpigarren kapituluan ikusiko dugu nolako dimentsio berria hartzen duten aditzaren ohiko hiru funtzioek; hau da, denbora markatzeak, aspektua markatzeak eta modalizazioa gauzatzeak.
Gainerako bi kapituluak, “Testu-motak” eta “Konexioa: testu-antolatzaileak”, ezagunagoak ditugu edukiaz, baina jakingarriak gertatuko zaizkigu ostera ere. Hain da agortezina hizkuntzaren paradigma diskurtsibo- pragmatikoa.
Kapitulu guztiek didaktika dute abiapuntu eta helmuga euskararen i(ra)kaskuntzaren zerbitzuan. Eta euskal testuak dituzte behin eta berriro langai.
Azkenik, bi eranskinek osatzen dute lana. Lehenengoak, “Ekintza komunikatiboa helburu” izenekoak, euskalduntzearen hiru lehen mailetako hainbat ikas-helburu eskaintzen ditu. Bigarrenaren edukia, izenburuak berak adierazten du: “Testu baten azterketa”. Eta bibliografiari dagokion atalak burutzen du lana.
- Atala:
- Egileak:
- Esnal, Pello
- Elosegi, Lourdes
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 57
Barne-ahotsa: Faktore kritikoa H2 ikastean
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1381
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Brian Tomlinson doktoreak oraintsu Hizkuntza Irakaskuntza eta Ikaskuntzako Irakasle-postua lortu du Leeds-eko Metropole Unibertsitatean. Lehenago, Nigerian, Zambian, Vanuatun, Indonesian, Japonian, Singapurren egin du lan, eta Luton-go Unibertsitateko H2ko Materialen Garapeneko MA Ikastaroen Zuzendaria izan da. Halaber, MATSDAko lehendakaria da, berak 1993an sortutako nazioarteko materialen garapenerako elkartekoa alegia. Berrogei herrialdetik gorako irakasleei hitzaldiak eman dizkie, eta artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu, Discover English, Openings and Materials Development in Language Teaching, besteak beste.
Jatorrizko argitaratzailearen oharra: Barne-ahotsari buruz Tomlinson-ek egiten dituen iruzkinak oso interesgarriak izango dira ziur aski, baina baliteke gai ezezaguna izatea irakurle askorentzat. Egile honek ez dio nozioa berea soilik denik, baina modu koherente eta osoan landu du berak. Bere bibliografia zabalarekin batera ondoren azaltzen dena ikusita, barne-ahotsak lehen mailako aurkezlea eta defendatzailea aurkitu duela dirudi.
- Atala:
- Egilea:
- Tomlinson, Brian
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Adimena eta hizkuntzak ikastea: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1095
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, adimenaren eta hizkuntza ikastearen arteko erlazioa hartu dugu aztergai. Lehendabizi, adimenari buruzko teoriarik behinenak gainbegiratuko ditugu. Adimen-testen zertarakoa eta horien gaineko kritikak ere labur ikusiko ditugu. Segidan, norbanakoek adimen-testetan lortzen dituzten puntuazioen eta hizkuntz lorpenaren arteko loturei begiratuko diegu. Eta, hari beretik, adimenak beste zenbait aldagairekin duen erlazioari ere erreparatuko diogu.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Ikaskuntza telematikoa: hainbat ideia
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1323
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gure XXI. mendeko gizartea etengabe aldatzen ari da. Edozein arlotako profesionalek birgaitzeko ikastaroei jarraitu behar diete, beren burua eguneratuta izan nahi badute. Enpresa guztientzat kostu izugarria da langileak eguneratzea. Teknologia berriei esker, kostu hori murrizteko eta leku eta ordutegien mugak gainditzeko aukera dago. Euskara-irakasleei ere “on-line” ikasteko eskaintza luzatu nahi diegu, horien formaziorako ikastaroak antolatuz, HABEko plataforma telematikoan, “Irakaslearen Gunean”, hain zuzen ere. Han eta hemen ari diren euskara-irakasleentzat oso aproposa ikusten dugu ikaskuntza telematikoa, haien prestakuntza hobetzeko eta eguneratzeko, euskaltegitik edota etxetik mugitu gabe.
- Atala:
- Egilea:
- Lasheras, María José
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Hizkuntz antsietatea eta ikasgelako dinamika: ikasle helduei buruzko ikerketa bat*
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1000
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakasle-sen hutsari jarraikiz, gauza agerikoa da probetxuzkoagoa dela ikas-prozesuari begira ikasgelako giro adeitsua eta mehatxurik gabea tentsioak eta antsietateak jotako giroa baino. Hainbat eta hainbat ikasle helduk larderia senti dezakete hizkuntza ikastean. Eta egon litezke horretarako zenbait arrazoi. Ikasgelako dinamika funtsezkoa da horretan guztian eta irakaslearen jokabidea ere zer esanik ez. Artikulugileak antsietatea sor dezaketen hainbat alderdiri erreparatu eta horiek saihesteko hainbat iradokizun ere eskainiko ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Turula, Anna
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 763
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honen bidez 1956tik 1986ra bitartean hogeita hamar urtez helduen euskararen irakaskuntzan erabilitako metodoen bilakaera aztertzen da. Bilakaeraren ikerketa honetan, metodo berrietan, Europatik izandako eraginak eta metodoen arteko elkarren eragina ere jorratu izan dira batez ere. Hori guztia ezin uler zitekeen urte horietan Euskal Herrian izandako egoera sozial eta politikoa kontuan hartu barik. Izan ere, urte horietan sortutako kontzientziazio-prozesu baten bidez 70eko hamarkadaz geroztik, inoiz ez bezala, heldu askok euskara ikasteari edota alfabetatzeari ekin zioten, eta, egoera berri horrek azalduko lituzke, besteak beste, metodo zaharrei egindako kritikak, metodo berrien ekoizpena eta, oro har, metodo guztien gabeziak. Lan honek 2003an EHUn irakurritako doktore-tesian du oinarri: “30 urte euskal kulturan (1956-1986): Euskalduntzea eta Alfabetatzea”.
- Atala:
- Egilea:
- Larrea, Kepa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Ikaslearen garapena hizkuntzaren ikaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 814
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikaslearengan ardaztutako irakastearen nozioa sortu zen aitortzetik atzerriko edo bigarren hizkuntzan ikasleak ezberdinak direla, zeren bistakoa baita ikasle guztiak ezberdinak direla, bai beste hizkuntza bat ikasteko arrazoietan, bai ikasteko eran, bai ikasteko gaitasunean.
Artikulu honetan, “ikaslearen garapena” jorratuko dugu. “Ikaslearen garapena” da AH/H2ren irakaskuntzan gertatu eta ikaslearengan ardaztu den berrikuntza bat, ikasleen arteko aldeei hizkuntza ikasteko gaitasuna handituz erantzun nahi diena. Lehenik, ikuspegi orokor bat ematen da ikaslearengan ardazturiko hizkuntz irakaskuntza definitzen duten kontzeptuen eta praktiken gainekoa. Gero, sorrerako ideiak, ikaslearen garapeneko lehen praktikak bultzatuak, deskribatzen dira, eta, orobat, ideia horiek munduko toki askotako hizkuntz programetan gauzatzeak ekarri zituen aldaketak. Hurrena, ikaslearen garapenean erabilitako teoriak eta praktikak ebaluatzen dira, BHEren alorreko teoria hautatu batzuen ikuspegitik. Ondorioan, iradokizunak eskaintzen dira etorkizuneko urratsetarako.
- Atala:
- Egilea:
- Wenden, Anita L.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54







