Adimena eta hizkuntzak ikastea: gaia zertan den

Argitaratua: igandea, 2003(e)ko maiatzaren 18(e)an, 16:00(e)tan
hizpide 52

Artikulu honetan, adimenaren eta hizkuntza ikastearen arteko erlazioa hartu dugu aztergai. Lehendabizi, adimenari buruzko teoriarik behinenak gainbegiratuko ditugu. Adimen-testen zertarakoa eta horien gaineko kritikak ere labur ikusiko ditugu. Segidan, norbanakoek adimen-testetan lortzen dituzten puntuazioen eta hizkuntz lorpenaren arteko loturei begiratuko diegu. Eta, hari beretik, adimenak beste zenbait aldagairekin duen erlazioari ere erreparatuko diogu.