Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Lotura bikoitzaren teoría eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzaren porrota
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1512
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaur egungo zientzi arteko aberastasuna abiapuntutzat joaz, zenbait gertaera desberdin arrazoitzerakoan, lotura bikoitzaren teoriak duen erabilgarritasuna azpimarratuko dugu, ondorengo irizpideok kontuan hartuz: 1) «Modeloak», interpretaziorako inguru teorikoak dira eta erabilgarriak dira fenomeno desberdinak ulertzeko. 2)Fenomeno bera modelo teoriko batzuen bidez uler daiteke. 3a) Fenomeno batetiko modelo baten egokitasunak ez du esan nahi: a) Modelo hori fenomenoaren esplikazio bakarra denik. 3b) Bere betean asmatzen duenik; alegia, ez duela kasuen % l00 azaltzen, ezta bitarteko aldagai guztiak kontuan hartzen ere.
- Atala:
- Egilea:
- Espi, Maria Jesus
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
Zer ikas dezakegu hizkuntz ikasle onarengandik?
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1068
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz irakasle gehienok izan dugu irakasteko plazerra ikasle batzuekin. Ikasle horiek oso arin ikasten dute eta ez digute buruhausterik ematen. Izugarri erraz ikasten dute hizkuntza berria. Guk irakasten dugun baino arinago ikasten dute. Baina alderantzizko esperientzia ere izan dugu beste ikasle batzuekin. Ikasle batzuei irakastea lan nekosoa da.
Badirudi dena gaizki ulertzen dutela. Aukerarik baldin badago, gaizki aukeratzen dute. Horien memoria galbahea bezalakoa da. Ikasle horiekin porrot egiten dugu. Ez dago esperantzarik.
- Atala:
- Egilea:
- Stern, H.H.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
Gaixoa
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1137
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz metodologiaren alorrean asko gara hizkuntz zaparraden alde gaudenak. Ze bere burua xede-hizkuntzaren osin zabalean murgilduz izango baitu ikasleak hizkuntza berriarekiko esperientzia aberats eta osoa. Hori eginez gero, jakinaren gainean ez, oharkabean baizik, ikasiko du hein handi batean gauza asko eta asko; ikastea berezko emaitza gertatuko delarik. Guztiau ez liteke lortu hizkuntz zirimiri hutsez.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
Hizkuntz edukiak eta idazmena
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1153
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honen helburu teorikoa hauxe da: ahal den neurrian lau trebetasunak, hizkuntz edukiak eta gaiak elkarrekin integratzea. Askotan ez da lortu. Baina hemen duzuen adibidea osatuena, biribilduena da. 1988. ikasturteko programazioan Urtarrilaren 18tik 29ra bitartean emandakoa da, hots, denborarekin zerikusirik duen hamabostaldian.
- Atala:
- Egilea:
- Mendizabal, Jon
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Idazmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
Diaporamagintza mintza aitzakia
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1180
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
- Atala:
- Egilea:
- Aranburu, Pello Joxe
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
Ikaslearen aukera hizkuntz ikaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1278
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikaslearengan ardaztutako planteamenduak, normalean, bi motatakoak izan ori dira. Batzuetan, ikasleen beharrak betetzeko syllabusak egitea dute helburu. Beste batzuetan, ikasleek klasean parte har dezaten eratutako ariketak dituzte eginkizun.
Artikulu honetan, hala ere, egileak argudiatzen du ikaslearengan benetan ardaztutako planteamenduak metodoa eta ikasgaien edukina aukeratzeko egokiera eman beharko liokeela ikasleari. Hau egin daiteke ohizko ikasgelan problema handirik gabe. Remen iradokizun batzuk ematen dira ikasleen aukera ohizko ikasgelan sartzeko. Ikaslearen aukera hizkuntz ikastaldiaren funtsezko elementu bihur daiteke irakaslerikgabeko ikastoki edo laborategien bidez. Honi buruz, artikulu honetan Bahrain-go University College-n egindako esperientziak aurkezten dira.Ikasle eta irakasleen iritziak aztertzen dira.Aditzera ematen da lan gehiago egin behar dela, ikasleen aukera hizkuntz ikaskuntzaren elementu aktiboa izan dadin.
- Atala:
- Egilea:
- Littlejohn, Andrew
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
Hizkuntzaren izariak: tenkera, pragmatika eta esanahia
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1244
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz irakasleak daudenetik, aburu eta iritzi desberdinak egon dira hizkuntza irakasteko metodo hoberenari buruz1. Mende honen erdialdean, eta hizkuntzalaritza estrukturala edo deskribatzailearen eraginez, eritzirik hedatuena zen hizkuntza arlo hierarkikotan, edo mailatan, eratua zegoela.
Arlo horiek hizkuntzaren estruktura fonologiko, morfologiko eta sintaktikoak zeuzkaten. Planteamendu horri dagokion syllabusa, hizkuntz irakaskuntzan, syllabus estrukturala da. Ikastaroetan eta testu-liburuetan, ikasgai edo unitate bakoitzean estruktura bat edo beste azaltzen zen. Ikastaro eta liburu horietan, estrukturak ordenatzeko kriterioa konplexutasuna zen. Estrukturarik errazenekin hasten zen zailenekin bukatzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Larsen-Freeman, Diane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
Erroreak helduen euskalduntzearen azken urratsetan
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1328
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Errakuntzak helduen euskalduntzearen azken urratsetan: ondorengo ikerketa baten oinarriak izenburuz aurkeztu genuen 1986an tesina Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian, Zorroagan, duen Filosofi eta Hezkuntz Zientzien Fakultatean. Izenburuan bertan esaten denez, tesinak ondorengo ikerketa baten oinarriak jarri nahi ditu, eta hamar hurbilketaren bildumatzat jo daiteke. Hamar hurbilketa hauetako bederatzi bi sailetan banatzen dira, hamargarrena bibliografia delarik: lehenengo sailak «Erroreak bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan » du .izenburu eta gaia bere osoan hartu eta urratzen du; bigarrenak, berriz, «Ikasleen erroreak euskalduntzearen azken urratsetan» izenekoak, gaiari zehatzago heltzen dio eta hurbilagotik ekiten ondorengo ikerketaren oinarriak jartzean.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17







