Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Berrikuntza kurrikularra eta euskara-irakasleen prestakuntza
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 6
- Bisitak: 800
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
lrakasleen heziketa ezinbesteko baldintza da berrikuntza kurrikularrik martxan jarri eta finkatuko baldin bada. Horixe erakusten digu argi eta garbi berrikuntza pedagogiko askok eta askok historian izandako arrakasta eta porroten azterketak. Beraz, hori aintzat ez hartzeak hasiera-hasieratik porrotera eramango gintuzke. Ponentzia honetan gai horri heldu nahi nioke Euskal Autonomia Erkidegoko helduen alfabetatze eta euskalduntzearen ikuspegitik; hau da, lehenean zer egin dugun, orain zertan ari garen eta geroak dakartzan erronkak azaldu.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Helduen euskalduntzaren oinarrizko kurrikulua
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 6
- Bisitak: 719
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Seguraski irakasle bat baino gehiago ikaratu egingo da kurrikuluaren berrikuntza hitzak entzute hutsarekin. Izan ere, hitz potoloak dira horiek eta zenbaitentzat ezezagunak, beren sakoneko esanahian bederen. Eta, jakina, ezagutzen ez dugunak beldurtu egiten gaitu. lrakaskuntza etengabeko bilakaeran sartuta dagoenez, beste edozein lanbide bezala, aldaketak bidezkoak eta beharrezkoak ditu. Ez dago, ordea, aldaketak ilunpean eta noraezean egiterik. Ez da zilegi bere lanean saiatzen den irakaslea tupustean eta inolako prestakuntzarik gabe kurrikulu berriaren ezarpen-bideetan jartzea.
- Atala:
- Egilea:
- Azkue Arrastoa, Jokin
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hitzaldia
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Hizkuntza minorizatuen irakaskuntza helduentzako: berrikuntza kurrikularra. Monografiak 3
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 6
- Bisitak: 1407
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikas-irakas prozesuarekin zerikusirik duen ororekin du kurrikuluak lotura zuzena nahiz zeharkakoa. Berrikuntza kurrikularra ez da desafio makala, tokian tokikoari eta garaian garaikoari bete-betea eta beti erantzuten asmatzea.
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide zenbakia
- Zutabe/Hizpide/e-Hizpide monografikoa
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Formara bideratutako irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko abenduak 18
- Bisitak: 1047
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
H2 nola eskuratzen den azaltzeko eredu teoriko bat eraiki du Rod Ellis-ek. Eredu horrek bere-bereak ditu informatika-alorrean ohi diren zenbait arrazoibide logiko; “H2 eskuratzearen eredu konputazionala” izena eman dio Ellis-ek, hain zuzen ere. Eta, ezagutza inplizituaren eta esplizituaren arteko loturak azaldu eta, teoria horri jarraiki, ikasgelan zer egin litekeen ere aditzera emango du artikulugileak segidan.
- Atala:
- Egilea:
- Ellis, Rod
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 43
“BEA”: erabilera mugatua al du?
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko abenduak 18
- Bisitak: 1193
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta iritzi gehiago ari dira plazaratzen BEA (benetako erabilera, erabilera mugatua eta argibideak) proposamenaren gainean (ikus, Jim Scrivener-en artikulua “APP eta gerokoak“ Hizpideren 37. alean, 78-81 orr.). Artikulugilearen iritziz, BEA ez da eredu bat. Badu alde on ugari. Baina, eskolako jarduna zertan den azaltzera soilik mugatzen da, ez baitio erantzunik ematen ikasgelan zer egin behar duen galdezka datorren irakasle berriari. Hori horrela, hizkuntzen irakaskuntzan irakasleen prestaketan dagoen koxka nagusienetako bat berdindu gabe uzten du.
- Atala:
- Egilea:
- Thornbury, Scott
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 43
Komunikazioaren heriotza?
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko abenduak 18
- Bisitak: 1036
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Izana da Euskal Herrian Robert O’Neill ingeles-irakasle eta metodogile entzutetsua. O’Neill irakasleak ez ditu joera komunikatibistak begiko. Eta bere arrazoien nondik-norakoak Bilbon egin zuen hitzaldian eskaini zituen. Phillip Ball-ek, artikulu honen egileak, O’Neill-en argudioen berri eman ez ezik bertan zertan eta zergatik ez datorren bat ere adieraziko digu segidan.
- Atala:
- Egilea:
- Ball, Philip
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 43
Hizkuntz irakaskuntza hizkuntza irakastea da
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 787
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gauza jakina da hizkuntzen irakaskuntzari bi eratan so egin dakiokeela: prozesua den aldetik eta produktu edo emaitza den aldetik. Baina, ez da erraza bi ikuspegi horiek elkarrekin era egokian uztartzen. Artikulugilearen ustez, gehiegi azpimarratu da azken hamarkadotan, ingelesaren irakaskuntzan, prozesuaren ikuspegia emaitzarenaren kaltetan.
Eta, oreka berreskuratu nahiez, oinarrietara “itzultze bat” proposatzera dator. Hutsune bat ikusten die, bestalde, atazetan soilik oinarritutako syllabusei, ez baitute biderik uzten hiztegiaren irakaskuntzaz behar hainbat arretatzeko. Koxka hori berdindu asmoz, Syllabus Lexikalaren beharra ere aldarrikatzera dator Michael Swan.
- Atala:
- Egilea:
- Swan, Michael
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 42
Language Testing in Practice: Designing and Developing Useful Language Tests
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko uztailak 22
- Bisitak: 2019
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru atal nagusi bereizi dituzte egileek, ohiko bibliografia eta liburuan zehar ageri diren funtsezko terminoen indizearekin batera. Lehenengo ataleko lau kapituluek testatzearen oinarri kontzeptualez dihardute. Liburuaren beraren helburu nagusia ezartzetik hasten dira egileak lehenengo kapituluan: irakurlea trebatzea testak diseinatzen, garatzen eta erabiltzen. Horrekin batera, frogen inguruan egileen ustez izan ohi diren hainbat uste oker eta gaizki ulertu aztertzen dituzte, hala nola beti egongo dela froga guztiz egokiren bat, egoera zeinahi izanik ere, horri erantzuteko modukoa pentsatzea, edota neurketaren teknikaz itsu-itsuan sinestea...
- Atala:
- Egileak:
- Elustondo, Iñaki
- Bachman, Lyle F.
- Palmer, Adrian
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 41







