Formara bideratutako irakaskuntza

Argitaratua: ostirala, 1998(e)ko abenduaren 18(e)an, 13:10(e)tan
Beste iturrietatik

H2 nola eskuratzen den azaltzeko eredu teoriko bat eraiki du Rod Ellis-ek. Eredu horrek bere-bereak ditu informatika-alorrean ohi diren zenbait arrazoibide logiko; "H2 eskuratzearen eredu konputazionala” izena eman dio Ellis-ek, hain zuzen ere. Eta, ezagutza inplizituaren eta esplizituaren arteko loturak azaldu eta, teoria horri jarraiki, ikasgelan zer egin litekeen ere aditzera emango du artikulugileak segidan.