Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Elkarrekintza hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko azaroak 29
- Bisitak: 2371
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Behin baino gehiagotan mahairatu izan da ea zergatik egiten duen HEOCak bide induktiboaren aldeko apustu: “Ikaslearen interes eta behar komunikatiboetatik abiatuz, ikaslea, batez ere, bide induktibotik jardutera bideratuko da [70.or]” (HEOC, 2015). Azalpen zehatza bezain argigarria eskaintzen du Olga ESTEVEk bideo honetan. Vigotskyren teorian oinarrituta, saiatzen da galdera honi erantzuten: hizkuntzen ikas-irakaskuntzan, zein metodologia litzateke transferigarria hizkuntza guztietara?
- Atala:
- Egileak:
- Esteve, Olga
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Autonomia
- Elkarrekintza
Ebaluazioa hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko azaroak 22
- Bisitak: 1825
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Neus Figueras da L de Lenguaren 109 podcasteko gonbidatua eta ebaluazioa du hizketagaia. Elkarrizketak aurrera egin ahalean honako galderei erantzuten saiatzen da: a) zergatik da ebaluazioa pelikuletako gaiztoa?; b) zeintzuk dira eremu honetan egungo joera nagusiak?; c) Zein neurritan inplikatu behar du ebaluazioak ikaslea?; d) zer gertatzen da ohiko jarduerak eta ebaluazioan bideratzen direnak bat ez datozenean?; e) zeintzuk lirateke binaka ala hirunaka ebaluatzearen abantailak? ...
- Atala:
- Egileak:
- L de Lengua
- Figueras Casanovas, Neus
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
Gramatikaren lekua hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. ECP
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko azaroak 14
- Bisitak: 1699
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Gramatikari leku nabarmena aitortu izan zaio betidanik hizkuntzen irakaskuntzan. Baina hizkuntzaren dimentsio komunikatiboa aldarrikatzeak ikuspegi gramatikalaz gain ikuspegi pragmatikoa ere kontuan hartzea ekarri du, eta diskurtso egokiaz edota ez-egokiaz hitz egitea. Horrenbestez, curriculum-proiektu batean, eta, ezinbestez, gaitasun diskurtsiboetan oinarritutako programazioetan, gramatikaren lekua zein den erabakitzea izango da benetako erronka.
- Atala:
- Egileak:
- Ferrer, Montserrat
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun linguistikoa
- Gramatika
Talde-lana ikasgelan
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko urriak 27
- Bisitak: 1826
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jose Angel Medina da L de Lenguaren 108 podcasteko gonbidatua eta “Trabajar con grupos en el aula” du hizketagaia. Elkarrizketan zehar "taldea" eta "talde zentzuduna" zer diren azaldu ondoren, saiatzen da honako galdera-proposamenei erantzuten: a) beharrezkoak al dira ikasketa kooperatiboak, talde-dinamikak eta antzekoak?; b) zeintzuk dira talde-lanaren abantailak eta desabantailak?; eta, c) gidalerrorik talde zentzudunekin lan egiteko? Eta azkenik, sakondu nahi duenarentzat, hiru liburu proposatzen ditu elkarrizketaren amaieran.
- Atala:
- Egileak:
- Medina, José Angel
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Bideoaren erabileraz
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko irailak 2
- Bisitak: 1194
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bideoen erabilera ez da gaurkoa hizkuntzen ikas-irakaskuntzan, gure argitalpenetan ikus daitekeen legez. Hala ere, aukerak zabaldu egin dira, smartphoneen erabileraz, besteak beste. Grabatzeaz gain, editatu beharra baldin badugu, badago horretarako aukerarik, Sarean eta dohain gainera.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
Lexikoaren lekua hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 25
- Bisitak: 1819
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
“Lexikoaren lekua hizkuntzen irakaskuntzan”. Horren inguruan ari dira Anna Sánchez Rufat eta Francisco Jiménez Calderón, Extremadurako unibertsitateko irakasleak, L de Lengua-ren 104 podcastean. Euren ustez, ez da azken urteotan ikuspegi aldaketa handirik eman lexikoaren ikas-irakaskuntzan: ardatz izaten jarraitzen du, baina ez da sistematikoki lantzen.
- Atala:
- Egileak:
- Sánchez Rufat, Anna
- Jiménez Calderón, Francisco
- L de Lengua
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Lexikoa
Egiaztatzegintza dela-eta, Patxi Baztarrikaren agerraldia Legebiltzarrean
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko apirilak 18
- Bisitak: 1302
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza Politikako sailburuorde den Patxi Baztarrikak “Euskara-gaitasuna egiaztatzeko sistemen gaineko azterlanaren ondorioak” dokumentua aurkeztu zuen, joan den ostiralean, Legebiltzarrean. Ganberak hala eskatuta, euskararen ezagutza egiaztatzen duten proben edukiak eta emaitzak aztertu ditu Jaurlaritzak, eta horren emaitza da, hain zuzen, aipatu dokumentua.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
Primeran! A2: Aurkezpena euskaltegietako irakasleei
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko martxoak 15
- Bisitak: 2814
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Maider Barandiaran irakasle eta material-egileak egin zuen Donostiako HABEren egoitzan Primeran! A2 materialaren eduki nagusien aurkezpena, Gipuzkoako euskaltegietako irakasleen aurrean. Saio hartan grabatutako jardunaren laburpena duzu segidan.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Aurkezpena
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Maila:
- A2
- Irakasten-arloak:
- Primeran metodoa







