Didakteka
Ebaluazioa hizkuntzen irakaskuntzan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1380
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ebaluazioaren inguruko audio/bideo-emanaldiak
Neus Figueras da L de Lenguaren 109 podcasteko gonbidatua eta ebaluazioa du hizketagaia. Elkarrizketak aurrera egin ahalean honako galderei erantzuten saiatzen da: a) zergatik da ebaluazioa pelikuletako gaiztoa? b) zeintzuk dira eremu honetan egungo joera nagusiak? c) Zein neurritan inplikatu behar du ebaluazioak ikaslea? d) zer gertatzen da ohiko jarduerak eta ebaluazioan bideratzen direnak bat ez datozenean? e) zeintzuk lirateke binaka ala hirunaka ebaluatzearen abantailak? ...
Egoera bati aipu eginez hasten du hizketaldia elkarrizketatuak: zergatik uste dute irakasleek aukera anitzeko galderetan oinarritutako azterketa txarra dela, eta zoriz aproba daitekeela ikasleek? Ebaluazioak beti dituela ondorioak dio Figuerasek, eta horiek begibistakoak direla. Gaineratzen du irakaslearen ardura dela ikaskuntza-irakaskuntza-ebaluazioa tetraedro didaktikoan koherentzia pedagogikoa aurkitzea.
Egungo joeren artean, pisu nabarmena irakasleen gaitasuna areagotzean jarria dagoela dio, nola zuzendu ikasleen ekoizpenak, nola eskaini atzeraelikadura… Horretaz gain, EEMBan oinarrituta, ebaluazio-erremintak osatzean, eta kanpo-ebaluazioaren emaitzen eta ikas-prozesuaren hobekuntzaren arteko erlazioa aztertzean.
Ebaluazioan inplikatzeko, ikasleak informazioa behar duela adierazten du. Eduki bat aurkeztean jakin behar duela norantz doan, zeintzuk diren lortu nahi diren helburuak eta zergatik, informazio horretan oinarriturik ikasprozesuaren jabe izan dadin eta hausnarketaren bidez autoebaluazioa buru dezan.
Eguneroko jarduerak eta ebaluazioan erabilitakoak bat ez datozenean, probak azaleko baliotasuna galtzen duela aitatzen du, eta probak sinesgarritasuna galtzen duela, bai ikaslearen aurrean, baita gizartean ere. Ondorio kaltegarriak dituela adierazten du.
Ahozkotasuna balioesteko garaian, bakarkako adierazpenean eta elkarrekintzan oinarritutako probak izatea ezinbestekotzat jotzen du Neus Figuerasek. Alegia, gaitasun komunikatiboa ebaluatzeko zenbat eta behaketa-aukera gehiago izan, orduan eta hobeto. Elkarrekintza ebaluatzean, berdinen arteko probaren alde egiten du, besteak beste, irakaslea tartean denean, ikasleak espero duelako irakasleak galdetzea eta berak erantzutea. Estatus-mailako arazoa dela. Alabaina, binaka ala hirunaka aritzeari ikusten dion arazorik nagusiena logistika da.
Aipatutako bibliografia:
- Cassany, D. eta Giraldez, J. (2006). El portafolio europeo de lenguas y su aplicación en el aula. MEC.
- Figueras, N. eta Puig, F.(2013). Pautas para la evaluación del español como lengua extranjera. Madrid: Edinumen.
WEBgrafia:
- EALTA. Resources
- SICELE. Estandares de calidad SICELE.