Didakteka
Primeran! A2: Aurkezpena euskaltegietako irakasleei
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Level:
- Irakasten-arloak:
- Primeran metodoa

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Level:
- Irakasten-arloak:
- Primeran metodoa
- Bisitak: 1750
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Maider Barandiaran irakasle eta material-egileak egin zuen Donostiako HABEren egoitzan Primeran! A2 materialaren eduki nagusien aurkezpena, Gipuzkoako euskaltegietako irakasleen aurrean. Saio hartan grabatutako jardunaren laburpena duzu segidan.
Maider Barandiaranek argitu zuen bezala, AEKko lantalde bat aritu da Primeran! A2 materiala prestatzen, hain zuzen ere, hiru lagun: Aitor Ogiza, “Toto”, (Ermuko AEK euskaltegiko irakaslea)eta Maider Barandiaran (Andoaingo AEK euskaltegiko irakaslea), egitasmoaren hezurdura eta mamia osatzen, eta Aintzane Goenaga (Andoaingo AEK euskaltegiko irakaslea), Lan-koadernoko ariketak sortzen.
Hiru irakasleok hogei urtetik gora daramatzate lanean AEKn eta gaur egun Didaktika Zerbitzuan aritzen dira elkarrekin lanean materialaren diseinuan.
Primeran! A2, argitara eman den lehenbiziko materialgintza-proiektua izan da talde honentzat, ez baitzuen parte hartu Primeran! A1 materialean eta B1 mailarako egingo den Primeran! egitasmoan hasi berriak dira hirurak.