Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Barne-ahotsa: Faktore kritikoa H2 ikastean
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1351
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Brian Tomlinson doktoreak oraintsu Hizkuntza Irakaskuntza eta Ikaskuntzako Irakasle-postua lortu du Leeds-eko Metropole Unibertsitatean. Lehenago, Nigerian, Zambian, Vanuatun, Indonesian, Japonian, Singapurren egin du lan, eta Luton-go Unibertsitateko H2ko Materialen Garapeneko MA Ikastaroen Zuzendaria izan da. Halaber, MATSDAko lehendakaria da, berak 1993an sortutako nazioarteko materialen garapenerako elkartekoa alegia. Berrogei herrialdetik gorako irakasleei hitzaldiak eman dizkie, eta artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu, Discover English, Openings and Materials Development in Language Teaching, besteak beste.
Jatorrizko argitaratzailearen oharra: Barne-ahotsari buruz Tomlinson-ek egiten dituen iruzkinak oso interesgarriak izango dira ziur aski, baina baliteke gai ezezaguna izatea irakurle askorentzat. Egile honek ez dio nozioa berea soilik denik, baina modu koherente eta osoan landu du berak. Bere bibliografia zabalarekin batera ondoren azaltzen dena ikusita, barne-ahotsak lehen mailako aurkezlea eta defendatzailea aurkitu duela dirudi.
- Atala:
- Egilea:
- Tomlinson, Brian
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Language Testing in Practice: Designing and Developing Useful Language Tests
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko uztailak 22
- Bisitak: 2024
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru atal nagusi bereizi dituzte egileek, ohiko bibliografia eta liburuan zehar ageri diren funtsezko terminoen indizearekin batera. Lehenengo ataleko lau kapituluek testatzearen oinarri kontzeptualez dihardute. Liburuaren beraren helburu nagusia ezartzetik hasten dira egileak lehenengo kapituluan: irakurlea trebatzea testak diseinatzen, garatzen eta erabiltzen. Horrekin batera, frogen inguruan egileen ustez izan ohi diren hainbat uste oker eta gaizki ulertu aztertzen dituzte, hala nola beti egongo dela froga guztiz egokiren bat, egoera zeinahi izanik ere, horri erantzuteko modukoa pentsatzea, edota neurketaren teknikaz itsu-itsuan sinestea...
- Atala:
- Egileak:
- Elustondo, Iñaki
- Bachman, Lyle F.
- Palmer, Adrian
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 41
Erroreak helduen euskalduntzearen azken urratsetan
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1329
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Errakuntzak helduen euskalduntzearen azken urratsetan: ondorengo ikerketa baten oinarriak izenburuz aurkeztu genuen 1986an tesina Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian, Zorroagan, duen Filosofi eta Hezkuntz Zientzien Fakultatean. Izenburuan bertan esaten denez, tesinak ondorengo ikerketa baten oinarriak jarri nahi ditu, eta hamar hurbilketaren bildumatzat jo daiteke. Hamar hurbilketa hauetako bederatzi bi sailetan banatzen dira, hamargarrena bibliografia delarik: lehenengo sailak «Erroreak bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan » du .izenburu eta gaia bere osoan hartu eta urratzen du; bigarrenak, berriz, «Ikasleen erroreak euskalduntzearen azken urratsetan» izenekoak, gaiari zehatzago heltzen dio eta hurbilagotik ekiten ondorengo ikerketaren oinarriak jartzean.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
Entzumena lantzeko ariketak
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 2990
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Aurreko ZUTABEn, 5. zenbakian hain zuzen, «Entzumena lantzeko zenbait ohar» izeneko artikuluan, entzumenari buruzko zenbait puntu teoriko aztertu ziren.
Bi ziren, batez ere, puntuok:
- Lehenik, nolakoa den bizitza errealean entzuteko prozesua.
- Eta, bigarrenik, ikasleek entzumena lantzerakoan izaten dituzten arazoak.
Hirugarren puntu bat ere agertu zen artikuluaren sarreran, entzumena lantzeko klasean erabil daitekeen zenbait ariketa mota, hain zuzen; baina hurrengo ZUTABE batetarako uzten zen puntu hori. Hemen aztertuko dugu, bada, hirugarren puntua: «Entzumena lantzeko ariketa motak». Artikulu honetan azaltzen den ariketen sailkapena Penny Ur-en «Teaching Listening Comprehension » liburuan oinarrituta dago, eta artikuluan azaltzen diren entzumen-ariketa gehienak, berriz, HABEren «Euskalduntzearen A mailarako langaiak » liburutik hartuak dira edo beste zenbait bibliografiatan azaltzen diren entzumen-ariketa liburuetatik euskarara egokitutakoak.
- Atala:
- Egilea:
- Urizar, Ane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6



