Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikaskuntzarako atzeraelikadura-matrize bat
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko abuztuak 23
- Bisitak: 2140
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikerlan honetan, jada ezarrita dagoen atzeraelikadura-eredu bat erabili da marko gisa (Hattie eta Timperley, 2007), lehen hezkuntzako goi-zikloan zer atzeraelikadura-maila izaten den aztertzeko. Emaitzek erakutsi dutenez, atzeraelikadura, batez ere, atazetara bideratzen da, eta, bestalde, aurreraelikatzea da –ikaskuntzaren hurrengo urratsei buruzko informazioa ematea, alegia– eskoletan gutxien erabiltzen den atzeraelikadura-mota. Ikerketa eta aurkikuntzak oinarritzat hartuz, autoreek atzeraelikadura-matrize kontzeptual bat proposatu dute, ikerketaren eta praktikaren arteko zubi-lanak egiten dituena, atzeraelikadurak hobekuntza sustatzeko.
https://doi.org/10.54512/PSOK9612
Jatorrizko argitalpena:
Brooks, C., Carroll, A., Gillies, R. M., & Hattie, J. (2019). A Matrix of Feedback for Learning. Australian Journal of Teacher Education, 44(4) https://doi.org/10.14221/ajte.2018v44n4.2
Australian Journal of Teacher Education-en baimenaz itzulia eta argitaratua
- Atalak:
- Egileak:
- Brooks, Cam
- Carroll. Annemaree
- Gillies, Robyn M.
- Hattie, John
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- e-Hizpide zenbakia:
- 100
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Gramatikaren irakaskuntza: zertarakoak, zer eta nola artikulatzen dituenean
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko martxoak 19
- Bisitak: 1747
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen irakaskuntzan programazio guztien funtsezko osagaietakoa da gramatika. Batzuek gidalerro nagusitzat hartzen dute; beste batzuk, berriz, bestelako elementuen inguruan artikulatzen dute egitaraua (nozioak, funtzioak edo atazak); baina ia guztiek gramatika-edukiak lantzen dituzte.
- Atala:
- Egileak:
- Fontich, Xavier
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gramatika
Kerman mintzalagun bila sekuentzien gida didaktikoa
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko urtarrilak 30
- Bisitak: 2637
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Eskuartean duzun GIDA DIDAKTIKOA irakasleei zuzendutako dokumentua da, “Kerman mintzalagun bila” sekuentzia multzoa, HEOC-en argitan erabiltzeko lagungarri izateko sortua.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Gida
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Ikasbil atazak
Ikasbil hobetzeko Pedro Lakuntzaren proposamenak
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko martxoak 26
- Bisitak: 1046
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bideo labur honetan Pedro Lakuntza irakasleak Ikasbil atariari buruzko iritzia emateaz gain, ataria zertan hobetu litekeen azaltzen du, batez ere, atazak izeneko atalari erreparatzen dio.
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Irakasten-arloak:
- Ikasbil atazak
Ba al dago bizitzarik atazetan oinarritutako irakaskuntzatik harago?
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko irailak 10
- Bisitak: 1130
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez da asmatu oraindik hizkuntz irakasle eta ikasle guztien gogobeteko ikasbidea. Artikulu honetan, begiratu egiten zaie ikasbide bat baztertzeko eta beste bat lehenesteko, hizkuntz irakaskuntzaren alorrean erabili ohi diren arrazoiei. Dirudienez, arrazoi horiek ez daude beti ere proba sendoetan sustraiturik.
Ikasbiderik eraginkorrena zein den zehaztearren egindako ikerketek makina bat aje eta behaztopa dituzte aurrean. Eta ikertzeko ahaleginak egin direnean, ez dira beti gailendu eraginkortasunaren sailkapenean ikasbiderik modernoenak, salduenak, itxuraz erakargarrienak.
Atazetan oinarritutako irakaskuntza zabal-zabal hedatu zen aurreko hamarkadan. Baina 2005etik aurrera gainbehera nabarmena dago gaiaren gaineko nazioarteko argitalpenetan. AOIk bere onena emana duelako ote? Hizkuntza esparru formalean ikasten denean, komunikazioa helburu, hizkuntz formez arduratzeak ere adituen arreta piztu du berriro ere.
Hizkuntzari objektu gisa begiratzeko ahalmena: kontzientzia metalinguistikoa, lorpen-emaitzen aurresalerik garbiena izan zen helduen euskalduntze-alfabetatzean burututako azterlan batean.
Badago zertaz gogoeta egin ikasle bakoitzaren profila kontuan harturik, ikasgela, esparru informalaren ekarpena eta teknologia berriak elkarrekin uztartu eta zeinek bere aldetik ere hiruki horretan zer eskain dezakeen zehaztekoan.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 75
Hiztegia komunikazio-atazen bitartez ikasteko aukerak
- Didakteka
- Sortua: 2005(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 1294
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Atazatan oinarritutako ikaskuntzaren planteamenduan, ikasleek askotan “bide batez” aurkitzen dute hiztegi berria komunikazio-helburuak lortu nahian. Lan honek argudiatuko duenez, aurkitze horiek ikasleen mesederako izan daitezke. Irakasleek, hitz zailak kendu ordez, hainbat eta hainbat aukera kontuan hartu beharko lituzkete ikasleek hitz berriak aurki ditzaten, atazetan oinarritutako elkarreraginean. Artikuluan hainbat ikasgelatako datuak aztertu dira, non ikasleek hiztegirik edo irakaslearen laguntzarik gabe, hitz berriak erabili behar zituzten, atazak egin ahalean. Emaitzek iradoki egiten dute hitz berriak adostetik zetorren hizkuntz erabilera aberatsaz gain, hitz horien adiera ere gorde egiten zutela ikasleek ataza egin ondorengo egunetan. Artikuluak, ondorio gisa, hiztegiaren ikaskuntza sendotzeko ataza osteko aukera batzuk eskaintzen ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Newton, Jonathan
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 58
Atazetan oinarritutako irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 2005(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 1328
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu hau lau atal nagusitan banatuta dago. Lehenik, atazetan oinarritutako irakaskuntzaren azpiatala aurkeztu eta testuinguruan kokatzen da. Zirriborratu egiten da nola sortu zen hizkuntz irakaskuntza komunikatiboan eta H2 eskurapenaren alorrean. Eta atazaren nozioa definitzen da hizkuntz ikaskuntzan. Aztertzen dira laburki, halaber, atazen erabileran interesatuta dauden taldeak (batzuetan elkarren aurkako ikuspegiak dituztenak). Bigarren atalak atazen ikerketari heltzen dio, eragina izan duen hainbat ikuspegitatik (interakzionala, kognitiboa). Hirugarren atalean aztertzen da nola neurtu den atazen inguruko performantzia: erabilitako hizkuntzaren konplexutasuna, zuzentasuna eta jariotasuna. Halaber, elkarreragina neurtzeko planteamenduei buruzko azterketa dago. Laugarren atalean atazen erabileraren dimentsio pedagogikoa esploratzen da. Artikuluari amaiera emateko, azken urteotan egindako atazen hainbat kritika jasotzen da.
- Atala:
- Egilea:
- Skehan, Peter
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 58
Gramatika lantzen helduentzako euskararen irakaskuntzan: lau estrategia didaktiko
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1353
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urteotan, helduen euskalduntze-alfabetatzearen esparruan, aldabide nabarmena egin dugu. Laurogeigarren hamarkadaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak prozesu hori abian jarri zuenean, honakoa izan genuen erronka nagusi: gramatika formalean ardaztutako irakas-ereduen mugak gainditzea eta geure praktikan txertatzea “gaitasuna”, “elkarreragina”, “estrategiak”, “diskurtsoa”... bezalako ideiak. Eta irakasbidea aldatu ahala, gauzak beste modu batera ulertzen hasi gara: gramatika lantzeko garai bateko moldeak ez direla erraz bateratzen komunikazioan ardaztutako eredu berriekin; eta ohartzen hasi gara, nolabait, gramatika eskuratzea uste baino prozesu korapilotsuagoa dela.
Hizlariak ikuspegi-aldaketa hainbat ardatzen inguruan eman dela azalduko du; baita bi korapilo ere, ikaskuntzaren alderdi psikologikoari lotuak: gramatika modu eraginkorrean ikasteko baldintzekin zerikusia duena, lehena; eta formari arreta jartzeak gaitasunaren garapenean duen ustezko ekarpenarekin zerikusia duena, bigarrena. Eta azalpen hori egin ondoren, gramatika ikasteko ataza-ereduak izango ditu aztergai: input-ari begirakoak, output-era bideratutakoak, birformulazio-atazak eta gramatikaren ikaskuntza espliziturako atazak. Azkenik, amaiera emango dio saioari, eredu bateratzaile baten inguruko gogoeta batzuk eginez.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- HABE & EHU Udako ikastaroak
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun linguistikoa







