Didakteka
Gramatikaren irakaskuntza: zertarakoak, zer eta nola artikulatzen dituenean
- Atala:
- Egilea:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Gramatika

- Atala:
- Egilea:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Gramatika
- Bisitak: 1362
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen irakaskuntzan programazio guztien funtsezko osagaietakoa da gramatika. Batzuek gidalerro nagusitzat hartzen dute; beste batzuk, berriz, bestelako elementuen inguruan artikulatzen dute egitaraua (nozioak, funtzioak edo atazak); baina ia guztiek gramatika-edukiak lantzen dituzte.
Horiek horrela, gramatikaren lekua zein den edota zer leku hartu behar duen eztabaidan da, egunerokoan, irakasleen artean. Auzi horretan, bi izan dira arreta-gune edota galdera nagusiak: zer irakatsi eta nola irakatsi; edukia eta prozedura, alegia. Baina, bien bitartean, lausotu egin da ika-mika horren azken arrazoia: zertarako irakatsi. Galdera horren inguruko tirabira ezak sinplifikaziora eraman du eztabaidagaia, eta, horren arabera, gramatika irakastea hizkuntzaren erabilera hobetzea du helburu. Horrek eskatuko du oinarrizko bi gai berraztertzea: gramatika-edukia (zer irakasten dugun) eta ikas-irakas prozesuak (nola irakasten eta ikasten dugun).
Gramatika-edukiari begira, zer irakatsi, testuingururik gabeko arau-sistema gisa lantzea oztopo bilaka daiteke gramatika eta hizkuntzaren erabilera uztartzeko garaian. Horregatik, komunikazioaren eta esanahiaren berezko baliabide gisa ulertu beharko litzateke.
Nola irakatsi aztergai hartuta, ikaslea gramatika behatzeko, agertzeko eta sistematizatzeko jardueretan inplikatuko lukeen metodologia gidatu eta parte-hartzailea bultzatu beharko litzateke, bide induktibotik jardutera bideratuz.
Hirugarrenik, ikasleak eraikitzen duen ezaguera gramatikala kontuan izanik, esan daiteke gutxi artikulatutako ideia-multzoa dela, sarritan oso operatiboa ez dena, eta horren isla nabarmena da arrazoibide linguistikorako nabaritzen den estrategia falta.
Eta azkenik, zertarakora etorriz, ikasleei hizkuntzari buruzko gogoetak egiteko kontzeptuak eta estrategiak ematea izango litzateke helburua, bai gramatika-sistemaren ikuspegitik, bai erabileraren ikuspegitik. Horrela, erreminta baten antzekoa litzateke hausnarketa, erabilera linguistikoa eta funtzionamendu gramatikala kontzienteki eskuratzea ahalbidetuko lukeena.
Horrenbestez, gramatikaren irakaskuntza ikasleei baliabide kontzeptualak eta prozedurazkoak eskaintzen zaizkien espaziotzat har daiteke, helburu garbi batekin: hizkuntza-gogoeta kontzientearen objektu bilakatzea, eta hausnarketa hori erabilera egoki eta efizientearen oinarri bihurtzea. Baina ezin da ahaztu ikasketaren oinarrian hizkuntzaren erabilera ahalbidetzen duten jarduerak daudela, eta ikasleak ez duela adituaren ezagutzatik abiatuta ikasten, adituak ikasleari eskaintzen dizkion jardueretan oinarrituta baizik.
ERREFERENTZIA
Fontich, X. (2017): Enseñar gramática: cuando el para qué articula el qué y el cómo. Textos, Didáctica de la lengua y de la literatura (75 zb.), 7-12 orr.