Jolasa ikasgelan

Argitaratua: Monday, 12 December 2016, 1:17 PM
L de lengua

...

L de Lenguaren 110 podcast honetan “Hablando de juegos en el aula” da Oriol Ripoll adituarekin landutako gaia. Elkarrizketan zehar gamifikazioa zer den azaltzeaz gain, eremu horretan izandako aldaketa nagusiaz mintzo da, eta, nagusiki, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan jolasaren egitekoaz.

Gizartean gero eta gehiago jolasten dela aipatzen du Ripollek, edonon eta edonola; are, neurri handi batean solasaldiaren jabe bilakatu dela, eta, horrenbestez, kontuan hartzekoa edozein ikas-esperientziatan.

Jolasaren erabilera hizkuntzen ikaskuntzan ez da gaurkoa, baina jolasa, zerbait bada, komunikatzea dela dio, eta komunikatzeko motibazioa dela landu beharrekoa. Horra jolasaren bi ardatz nagusiak: motibazioa eta komunikazioa. Eta gaineratzen du jolasean, jolasa, aitzakia besterik ez dela, eta helburua baliabide bilakatzen dela; hau da, gaitasun komunikatiboa areagotzeko hizkuntza baliatu beharra.

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan zeintzuk liratekeen jolas nagusiak galdetzean diotenean, honako hauek aipatzen ditu eta azalpen txiki batez hornitu:

      • Muga igarotzea (baliabide berezirik gabe bidera daitekeena)
      • Ospetsuak (berdin)
      • Zure katuak kaka jaten du (berdin)
      • Duplik
      • Story Cubes

Beste eduki interesgarriak

Francisco Herrera

Gamifikazioa eta bigarren hizkuntzak: ikasgela, ikasteko jolas-esparru gisa

Atsegin dugu jolasean aritzea. Gizaki garen aldetik, jolasaz modu naturalean gozatzeko programatuta gaude. Soziologia, etnologia eta antropologia duela mende batetik baino gehiagotik arduratu dira frogatzeaz zer garrantzi duen alde ludikoak giza kulturaren garapenean.