Irakasbil
Didakteka
Hizkuntzaz
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Telelanaren oinarrizko lexikoa (Euskaltzaindia)
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko irailak 9
- Bisitak: 2224
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskaltzaindiak, UZEIrekin lankidetzan, koronabirusari buruzko oinarrizko lexikoa atera zuen iazko apirilean, eta, horrekin loturik, uztailaren bukaeran argitara eman du telelanaren oinarrizko lexikoa. Euskaltzaindiaren webgunean, denon eskura daude COVID garai honetan egunero darabiltzagun hitz batzuk. Horrela, telelanarekin zerikusia duten 23 termino daude jada sarean, euskaldun orok erabil ditzagun.
Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren VII. Nazioarteko Kongresua
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2021(e)ko maiatzak 28
- Bisitak: 1991
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren (ISD) VII. Nazioarteko Kongresua izango da Donostian uztailaren 5etik 7ra, UPV-EHUren Uda Ikastaroen barruan."Mintzaira-jarduera: ikerketak eta praktikak mundu eleaniztunean" du izenburu. Kongresua, hizkuntza gutxituei eta hizkuntza-aniztasunari arreta berezia (baina ez esklusiboa) eskaintzen dioten lau ardatzen inguruan dago egituratuta. Hizlarien artean, J.P Bronckart eta Joaquim Dolz izango dira, besteak beste. Bestelako ekarpenak ere izango dira, hala nola ahozko komunikazioak, sinposioak eta posterrak. Online edo aurrez aurre (aforo-mugaren arabera) parte hartzeko aukera izango da.Izena emateko epeari dagokionez, maiatzaren 31n bukatuko da. Hala ere, entzule moduan parte hartzeko epea zabalik egongo da kongresuaren egunera arte.
Adizkinator: aditzak jokatu eta bilatzeko aplikazioa
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko otsailak 12
- Bisitak: 3296
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskara batuaren aditzak jokatzeko eta bilatzeko aplikazioa da "Adizkinator". Hona hemen Ander Herranz egileak idatzitako aurkezpen laburra,
HEOCa eta lagunarteko euskara: "Euskara kolokialaren eskuliburua"-ren harira
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko otsailak 1
- Bisitak: 2334
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Duela gutxi eman genuen hemen "Euskara kolokialaren eskuliburua"-ren berri; baina, zer dago HEOCean erregistro horri buruz? Sarrera honetan curriculumean zehar agertzen diren zenbait alderdi zehaztuko ditugu, lagungarri gertatuko zaizuelakoan.
Euskara kolokialaren eskuliburua (Larrinaga, A.)
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko urtarrilak 26
- Bisitak: 3006
- Iruzkinak: 3
- Gogokoak: 1
2020ko azaroaren hasieran argitaratu zen Asier Larrinagaren liburua, UEUren eskutik, eta hainbatek euskarari (bereziki estandarrari) ikusten dioten hutsunea betetzeko beste urrats bat da.
Fontes Linguae Vasconum, mende erdiko ibilbidea euskal ikerketan
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko abenduak 3
- Bisitak: 2250
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Berriki "Fontes Linguae Vasconum 50 urte, ekarpen berriak euskararen ikerketari" liburua argitaratu da, eta dagoeneko bada ale bat HABE liburutegian eskuragai.
"Euskararen herria euskal hiztun" jardunaldiak
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko azaroak 27
- Bisitak: 1617
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Euskararen herria euskal hiztun jardunaldiak" izan ziren azaroaren 12an eta 13an, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Kontseiluak antolaturik. Bertan adierazitakoen berri izan nahi duenak aukera dauka Sarean.
2020/2021 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: Pentsatzearen garrantzia hitz egiterakoan: hizkuntza-tipologia aplikatzea hizkuntzaz jabetzeari eta hizkuntzaren pedagogiari
- Bideoteka
- Sortua: 2020(e)ko azaroak 27
- Bisitak: 2196
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2020/2021 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko hitzaldian, bigarren hizkuntzaren jabekuntzan TFS hipotesia kontuan hartzeak dituen abantailak eta horren inplikazio pedagogikoak azaldu ditu Iraide Ibarretxe-Antuñano ikertzaile eta Zaragozako unibertsitateko irakasleak.







