Didakteka
Telelanaren oinarrizko lexikoa (Euskaltzaindia)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1333
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskaltzaindiak, UZEIrekin lankidetzan, koronabirusari buruzko oinarrizko lexikoa atera zuen iazko apirilean, eta, horrekin loturik, uztailaren bukaeran argitara eman du telelanaren oinarrizko lexikoa. Euskaltzaindiaren webgunean, denon eskura daude COVID garai honetan egunero darabiltzagun hitz batzuk. Horrela, telelanarekin zerikusia duten 23 termino daude jada sarean, euskaldun orok erabil ditzagun.
Bestalde, hiztegi hori oinarrizkoa denez, Akademiaren helburua lehen hurbilketa bat egitea besterik ez da; izan ere, gerora osatuz joango baita lexiko hori. Hitz-zerrenda egiteko, nagusiki, Euskaltzaindiaren hiztegian oinarritu dira, baita Euskalterm terminologia-banku publikoan ere. Horrezaz gain, azken urte honetan terminologia berri hori hedabideetan nola erabili den hartu dute kontuan.