Didakteka
"Euskararen herria euskal hiztun" jardunaldiak
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
- Bisitak: 921
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Iragarri genuenari jarraikiz, Euskararen herria euskal hiztun jardunaldiak izan ziren azaroaren 12an eta 13an, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolaturik.
15 aditu izan ziren hitzaldi, elkarrizketa eta mahai-inguruetan; 100 lagun inguru, berriz, online bidez jarraitzen. Kontseiluaren webgunean eskura dauka interesaturik dagoenak saio bakoitzari buruzko grabazioa eta laburpena.
Materiala Sarean jartzeaz gain, laburpen orokor bat egin du Kontseiluak. Halaber, badugu beste bide bat bertan esan eta egindakoen berri izateko, Twitterren erabilitako #EuskararenHerriaEuskalHiztun traol-hitzari erreparatzea, hain zuzen.
Hainbat gai interesgarri landu ziren; dena den, azpimarratzekoa da bereziki helduen euskalduntzearen esparruko bi jarduera izan zirela:
- Nola kokatzen da helduen euskalduntzea hizkuntza-politikan? Zein dira instituzioen egungo erronka nagusiak? mahai-ingurua.
- Zein bide egin behar du euskalduntzearen sektoreak hurrengo urteetan? elkarrizketa