HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana

Publicado: jueves, 7 de julio de 2022, 14:07
HABE

HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana deritzon dokumentuak, erakundeak XII. Legegintzaldian emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera sustatuko dituen jarraibideak eta bultzatuko dituen ekimenak barne hartzen ditu, betiere Legegintzaldirako gobernu-programan jasotako konpromisoekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planarekin bat eginez (VII. Planaren bertsio laburtua) .

2019an onartu zen HABEren I. Berdintasun Plana, eta 2021 arte iraun du haren indarraldiak. Denbora-tarte horrek balio izan du HABE barruan emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko barne-egitura eta tresnak garatu eta egonkortzeko. Gaur egun, ordea, eta egindako ibilbidean oinarrituta, ikuspegia zeregin guztietara hedatzea eta zabaltzea da II. Berdintasun Planak duen helburu nagusietako bat.

HABEk emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko orduan duen konpromiso politikoa berresten da honela, erakundeak arlo honetan izango dituen helburu estrategikoak finkatuz eta horiek betetzeko behar diren baliabideak jarriz.

Honako eduki hauek ditu Berdintasun Planak:

  • Plana bera garatzeko prozesua.
  • Planaren marko edo testuinguru juridiko-politikoa.
  • HABEn egin den berdintasunerako diagnostikoaren emaitza nagusiak
  • Berdintasunean urratsak egiteko HABEko Berdintasun Batzordeko kideek landu eta adostu dituzten helburu estrategikoak.
  • Berdintasunerako Plana kudeatzeko sistemarekin lotutako alderdiak.

Plana gauzatzeko eta jarraipena egiteko, emakumeen eta gizonen berdintasunerako kudeaketa-plana landu eta garatuko da urtero.

Otros contenidos interesantes

Monografiak 7

EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko neurriak, politikak eta jarrerak ezagutzeko diagnostikoa / Emaitza nagusiak. 2022ko maiatza_Monografiak 7

HABEren I Berdintasun planean (2019-2022 epeari dagokionean hain zuzen) EAEko euskaltegiekin lotura duten hainbat ekintza garatzeko orduan kalitatezko informazio eguneratua izateak zuen garrantziaren inguruko hausnarketatik dator txosten hau: "EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko neurriak, politikak eta jarrerak ezagutzeko diagnostikoa. Emaitza nagusiak. 2022ko maiatza". Farapi Koop. Elkartea da ikerketa eta txostena egin duena. https://doi.org/10.54512/PVLX5877