Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskal doinu-azentuaz
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko abenduak 28
- Bisitak: 1255
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Fonologiaren aldetik euskarak daukan gauza interesgarrienetako bat azentu tonala edo doinu-azentua da. Doinu-azentua ez da euskaran ematen den azentu-mota bakarra; badira beste azentuazio-sistemak.Hala ere, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik bereziki interesgarria den doinu-azentua oso hedatua omen zen Euskal Herrian orain arte. Bizkai-Gipuzkoeran zehar erabiltzen zen, guttienez. Gaur egun, ordea, leku askotan azentuazio-sistema hau galdu egin da edo galduz doa. Herri anitzetan, zaharrek tonuaren bidez egiten dituzten bereizkuntzak (adibidez, singular eta pluralaren artean) gazteentzat xehetasun ulergaitzak dira ñabardurak. Edo gazteak ez dira konturatzen zaharrek tonua erabiltzen dutenik esanahiak bereizteko.
Zer esanik ez, nik ez dut ezagutzen doinu-sistema menperatzen duen euskaldunberririk. Euskaldunberri gehienek ez dakite jakin ere euskaraz (edo zenbait euskalkitan) halako doinu-aldaketek esanahi semantikorik dutenik.
- Atala:
- Egilea:
- Hualde, Jose Ignazio
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
ll. Euskal Mundu Biltzarra hizkuntz ikaskuntzaren eremuko hitzaldiak
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1217
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lerro hauetan, Euskal Mundu-Biltzarrean hizkuntz ikaskuntzaren eremuan aurkertu ziren txostenak laburtu eta komentatu nahi ditut. Bakarrik Biltzarrean banatu ziren lan idatziak aipatuko ditut hemen. Hauek dira hizlari inbitatuen txostenak. Egile denak lehen mailako ikertzaileak dira hizkuntz ikaskuntzaren arloan.
Nahiz eta artikulu guztien gai orokorra hizkuntz ikaskuntza izan, ikertutako azpi-arloak eta ikuspegiak desberdinak dira oso. Clahsen-ek era Karmiloff-Smith-ek lehen hizkuntzaren garapena aztertzen dute beren artikuluetan. Meisel eta Mahlau-k, beren txostenean, bi hizkuntzen baterako eskurapenaren problematika miatzen dute. Cummins ere elebitasunaz arduratzen da, baina batez ere gizarte-mailan, eta eskola-sistemaren funtzioa kontsideratzen du. Azkenik, Felix-ek helduen hizkuntz ikaskuntza du aztergai.
- Atala:
- Egilea:
- Hualde, Jose Ignazio
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
Kanadako murgil-programak
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko apirilak 5
- Bisitak: 717
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen helburua Kanadako eskola eta unibertsitateetan egindako saiaketa interesgarri batzuk aurkeztea eta aztertzea da. Baita ere, hango esperientziatik atera ditzakegun ondorioak ikertu nahi ditut. Hain zuzen ere, Kanada zuen aztergai nagusi aldizkari honen lehenengo aleak. Hala ere, ale hartan esandakoa eta nik oraingo honetan arakatuko dudana oso gauza ezberdinak dira.
- Atala:
- Egilea:
- Hualde, Jose Ignazio
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Bigarren hizkuntzen norbereganatzearen teoria eta euskara-irakaslea
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1162
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaur egun gehienetan irakaslea ez da eztabaida teorikoetan sartzen eta, teknika pedagogikoen azpian dauden hizkuntz teoriak ezagutu gabe, teknika batzuk erabiltzen ditu eskolan «funtzionatzen» dutelako. Modu honetan askotan, edo gehienetan, teknika audiolingualak gramatika-itzulpen teknikekin batera erabiltzen dira. Hala ere, kontuan hartu behar dugu teknika hauek teorikoki nahaskaitzak izan beharko luketela, elkarren aurkako oinarri teorikoak baitituzte.
- Atala:
- Egilea:
- Hualde, Jose Ignazio
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 10



