Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
lrakurketa ostean mapa semantikoa erabili norberaren berbaldia antolatu eta idazteko
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko abenduak 1
- Bisitak: 1030
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Unibertsitateko irakasleak, lehen urteko ikasleenak batez ere, sarritan topo egiten du ídazlana utertzeko eta antolatzeko gaítasuník ez duten íkasleekín. lrakurgaí batean dauden edo gero ídazlan batean egongo díren ídeíak elkarri lotzen ikasleei laguntzeko, irakasle horrek eman ditzakeen urratsak lehunuko dítu artíkulu honek. Tekníka hau mapa semantikoa edo sare semantíkoa deítzen den kontzeptu-estrategían oínarrítua dago
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Irakurmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 33
Sarbide zuzeneko sistemak hizkuntz ikaskuntzan (Little, David)
- Argitalpenak
- Sortua: 1993(e)ko urriak 26
- Bisitak: 1695
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburuaren asmoa hizkuntza arrotzak ikasteko sarbide zuzeneko sistemak ezartzearen oinarrizko arrazoiak eta moduak erakusten dituen gida praktikoa izatea da. Liburua idazterakoan, ikaslearen autonomia eta autogidaren gaiak, eta sarbide zuzeneko sistemen antolaketari dagozkion arazo praktikoaren gaiak lehendabiziko aldiz ukitu genituenean guretzat baliagarrienak izan ziren informazio eta argudioak eskaintzen saiatu gara.
- Atala:
- Egilea:
- Little, David
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35
Zutabe: hamar urte. Monografiak 2
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko urriak 5
- Bisitak: 1624
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hamabi urte bete ditu HABEk eta hamabi betetzear dago HABESEA legea (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortarazteko eta euskaltegiak araupetzekoa). Bi urtemuga horiek ospatzeko izan berri diren jardunaldietan, HABEren proiektu didaktikoa izan dugu mintzagai eta datozen urteetako jardunbidea gogoetagai. ZUTABE aldizkari honek ere bete du bere urtemuga: lehen alea kalera zeneko hamargarrena.
- Atalak:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpide zenbakia
- Zutabe/Hizpide/e-Hizpide monografikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 2
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide zenbakia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 32
Zutabe 32 alearen azalpena
- Argitalpenak
- Sortua: 1993(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 820
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zutabe 32 alearen azalpena
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 32
Arrakasta hizkuntza arrotzetan. Zazpi ikaslek nola lortu duten (Stevick, Earl).
- Argitalpenak
- Sortua: 1993(e)ko abuztuak 13
- Bisitak: 1765
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hemen kontatzen diren istorioak zazpi hizkuntz ikasle bikain heldurekin izan nituen ordu beteko elkarrizketa grabatuetan oinarritzen dira. Aurrerago, elkarrizketa antzekoak egin nizkien beste ikasle batzuei, baina hauen trebetasun orokorraz ez nekien ezer. Irakurleei guzti hauek ezagutarazten diegu, honela hizkuntza arrotzen ikaskuntzari buruzko beren ulermena frogatu eta gara dezaten. Izenak eta garrantzirik gabeko xehetasun batzuk aldatu egin ditugu, baina elkarrizketatuak benetakoak dira.
- Atala:
- Egilea:
- Stevick, Earl
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 34
Batasunetik aniztasunera: hogeita bost urte hizkuntz irakaskuntzaren metodologian* (Diane Larsen-Freeman)
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko uztailak 27
- Bisitak: 819
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Urtemugako ale berezi honetarako English Teaching Forum-aren argitaratzaileak eman didan ardura azken 25 urteotan gure arloan izandako bilakaera metodologikoa azaltzea izan da. Bilakaera perspektiban jarri ahal izateko, lagungarri izango litzateke denboran atzera egitea, duela 25 urte gauzak nola ziren gogoratzea.
- Atala:
- Egilea:
- Larsen-Freeman, Diane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 32
Mintzamenaren inguruan. Mintzamena indartzeko programa
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko uztailak 27
- Bisitak: 742
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urte hauetan euskaltegietan eta euskararen irakaskuntzan arazo larri batekin egin dugu topo. Eta arazo horren izena "Mintzamena" da. Askotan zaila da problema benetan zein den jakitea, baina jakin badakigu atal horretan ez dugula nahi besteko zuzentasunez asmatzen. Ikasleek euskaraz hitz egin dezaten, aspaldidanik teknika bat erabili izan dugu: itsulapikoa jarri gelan eta erdaraz hitz egiten zuenak duro bat bota behar zuen. Honekin zera lortu nahi zen: erdaraz hitz egiteko joera gutxitzea eta euskaraz hitz egitekoa indartzea. Baina zigorra erabiliz bakarrik ez dugu nahi dugun ondorioa lortzen, zigorrak beti indartze positiboarekin lotuta joan behar baitu. Zigorra bakarrik erabiliz, ez dugu ondorio negatiboak besterik lortzen.
Zer egin, beraz? Ez ote ditugu mintzamenerako teknika berriak behar? Edota ikasleen motibazioa areagotu behar ote dugu, euskaraz hitz egin dezaten? Lehenbizi aztertu behar duguna motibazioa da, eta beharbada landu ere bai. Motibaziorik gabe, nahiz eta ondo irakatsi, gutxi ikasiko dute ikasleek. Gaur egun euskara ikasteko entzuten ditugun arrazoien arteko batzuk, "lana bilatzeko beharrezkoa dela ..." e.a., ez digute mesede handirik egiten, motibazio aldetik behintzat. Batengatik edo bestearengatik, gauza da gelan benetako ahaleginak egin beharrean aurkitzen garela zenbait ikasleren ahotik euskaraz hitzen bat edo beste entzuteko. Psikologiaren barruan, eta zehatzago "jokaeraren aldaketa"n, badira edozein jokaera indartzeko programak. Oraingo honetan gure asmoa horietako programa bat gelan ezartzea litzateke; eta hori da, hain zuzen ere, artikulu honen izenburua: "Mintzamena indartzeko programa".
- Atala:
- Egileak:
- Bernaras lturrioz, Elena
- Leturia Arrazola, Francisco Javier
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 32







