Irakasbil
Argitalpenak
Zutabe 33
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 33
Zutabe 33 alearen azalpena
- Argitalpenak
- Sortua: 16 December 1993
- Bisitak: 487
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zutabe 33 alearen azalpena
Hasi eta kitto
- Didakteka
- Sortua: 30 December 1993
- Bisitak: 442
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Normalean, urrats baten birpasa planteatzerakoan honako prozedura hau erabiltzen dugu: alde batetik, hizkuntz formak; eta, bestetik, trebetasunak, banan-banan hauek ere azterketan egingo denaren antzera. Kontuan harturik birpasa orokorra azterketa-dataren inguruan egin ohi dela, gorago aipatutako jokabidearekín ikaslearengan "examinitis" delako gaitza sortzen laguntzen dugu. Baina badira birpasa egiteko beste modu batzuk. Artíkuluan horietako bat azaltzen dugu
Barne-ikerketa
- Didakteka
- Sortua: 30 December 1993
- Bisitak: 509
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ekitaldiren bateko partaideei irakasle on bat gogoratzeko eskatzen diegunean, "barne-ikerketa" egiteko eskatzen ari gatzaizkie, dagoeneko baduten informazioa bilatu eta kontzienteki hausnartzeko. Dakitena nolabaiteko input bihurtzen zaie, testuinguru berri batean erabiltzen baitute. Daukaten kezkaren bati buruz gogoeta egiteko erabiltzen da dakitena, adibidez, "Nolako irakaslea izan nahi dut nik?", Barne-ikerketa, izan ere, "erantzunak" eta "fomulak" ematearen kontrako jokabidea da, eta jadanik ezagutzen duguna ikustera eramaten gaitu.
EFL irakasle-trebatzaileen input-estiloak
- Didakteka
- Sortua: 30 December 1993
- Bisitak: 443
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
lnkesta txiki informal bat burutu zen EFL irakasleen trebatzaileak input-estiloez nomino jabeturik zeuden jakiteko. lnkestak zenbaít emaitza harrigarri eman zuen, baíta eragin onuragarria izan ere inkestatzaileagan nahiz inkestatuagan. Galdesorta trebatzailearen autokontzientziaketarako tresnatzat eskaintzen da, baíta trebatzaileen arteko jarrera-aldaketarako ere. Argibide batzuk ematen dira aplikatzeko, eta izan lezakeen balioa aztertzen da.
Hitzaldietarako eztabaida-eskalak
- Didakteka
- Sortua: 30 December 1993
- Bisitak: 407
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Trebatzaile askok klase magistral edo hitzalditxoak eman nahi izaten dituzte denbora gutxi dagoenean edo aurkeztu nahi duten materiala trinkoa edo esperientziazko ariketa bidez lantzeko zaila denean. Ez da, ordea, derrigorrezkoa horrelako hitzaldietan irakasleak bakarrik hitz egitea prestaturiko oharrez baliatuz, eta trebaketariak entzun, oharrak hartu eta noizbehinka zerbait esatera mugatzea. Era asko daga honelako hitzaldi bati bizitasuna emateko, aurretik, eman bitartean eta ondoren.
Itzulpena komunikatu eta H2 ikasteko tresna
- Didakteka
- Sortua: 19 December 1999
- Bisitak: 828
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Itzulpengintza komunikatiboa ez delako usteak ez du inolako euskarririk itzulpenaren eta komunikazioaren esanahiei analisia egiten bazaie. Iritzi hori komunikazioari eta ezagutzari buruzko teorien argitan faltsua dela agertu nahi dugu lan honetan eta, gainera, frogatu itzulpena komunikazioko jardun izan daitekeela hizkuntz klasean.
"Berriketan" metodoa
- Didakteka
- Sortua: 30 December 1993
- Bisitak: 470
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
'Berriketan" metodoa Bilboko Gabriel Aresti Euskaltegiak euskalduntzerako sortutako metodoa da. Orain arte beste batzuk sortu badira ere, hau gaur egungo ikaslegoari egokitzen zaiolakoan eta euskalduntzean, taldeka, diharduen edozein irakaslek erraz erabiltzekoa delakoan eginik dago. Bestalde, ikasleak bere liburua dauka maila bakoitzean. Era honetan, bakarkako lanari, klaseko orduez gain, ekin diezaion aukera ematen zaio.
J.F. Hamers-ekin elkarrizketan
- Didakteka
- Sortua: 1 December 1993
- Bisitak: 457
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
J.F. Hamers Euskal Herrian izene da duela gutxi, gure Unibertsitateak hainbat ekintza akademiko eta ikerketatan parte hartzera gonbidatuta. Gure artean zeta egin genuen elkarrizketa hau, bere lana eta zaletasunak eta gure egoera soziolinguistikoaz duen ikuspegia ezagutu nahian.
Errepikatu nahi ez duen hori
- Didakteka
- Sortua: 1 December 1993
- Bisitak: 474
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bigarren urratseko talde batean ikasturtea hamalau ikaslerekin hasi bazen ere, bi baja eta talde-aldaketa bat zela medio, hamaikak bakarrik amaitu zuten ikastaroa. Horietatik kurtsoaren ebaluazio-frogara hamar aurkeztu ziren, honako emaitzak lortuz: seik dena gainditu, batek "hizkuntz formak" atala suspenditu eta hiruk dena gaizki egin zuten. lkastaroan eginikoa eta frogak erakutsitakoa aztertu ondoren, seik gainditu zuten urratsa, batek "hizkuntz formak" atala suspenditu, eta beste laurak ikastaroa errepikatu beharrean geratu ziren.
Urratsa errepikatzeko moduan zeudenetariko batek utzi egin zuen, eta beste hiruei bigarren arretseko 001 edota 002 taldeetara pasatzeko aukera eman zitzaien. Horietako bik proposamena ontzat eman zuten, erreleboan tan egiten zutenez onda baitzetorkien. Hirugarrenak, aldiz, klasean piper ugari egiten zuen horietakoa, ez zuen onartu, hirugarren urratsean ahaleginduko zela adieraziz.
Nota ulertu azken ikasle honen jarrera?
Zein dira, zure ustez, jokabide horren arrazoiak?
lkaslearengan ardaztutako curriculuma: printzipio eta oinarriak
- Didakteka
- Sortua: 1 December 1993
- Bisitak: 434
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaur egungo didaktikaren joera nagusiak eta hizkuntzen irakaskuntzan duten eragina aztertzen dira artikulu honetan, batez ere "atazazko planteamendua" delakoa sortu zenez geroztik. Jakina da ikaskuntzaren garapena neurri handi batean ikasleen behar, interes eta nolekoeren araberakoa izango dela, eta ikasgelako ikasestiloek ere zerikusia badutela horretan.
ECCA, irratiz irakasten. Esperientzia bat
- Didakteka
- Sortua: 1 December 1993
- Bisitak: 391
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Urrutitik irakasteak -hemen sartzen dugu irrati bidezko irakaskuntza- ez du aurrez aurre irakastearen antzik. Ohizko irakaskuntzan balio duten metodo-irizpide eta baliabideek ez dute indarrik komunikabide honen bitartez irakasten denean.