Errepikatu nahi ez duen hori

Argitaratua: asteazkena, 1993(e)ko abenduaren 1(e)an, 09:00(e)tan
Irakasleak mintzo

Bigarren urratseko talde batean ikasturtea hamalau ikaslerekin hasi bazen ere, bi baja eta talde-aldaketa bat zela medio, hamaikak bakarrik amaitu zuten ikastaroa. Horietatik kurtsoaren ebaluazio-frogara hamar aurkeztu ziren, honako emaitzak lortuz: seik dena gainditu, batek "hizkuntz formak" atala suspenditu eta hiruk dena gaizki egin zuten. lkastaroan eginikoa eta frogak erakutsitakoa aztertu ondoren, seik gainditu zuten urratsa, batek "hizkuntz formak" atala suspenditu, eta beste laurak ikastaroa errepikatu beharrean geratu ziren. 

Urratsa errepikatzeko moduan zeudenetariko batek  utzi egin zuen, eta beste hiruei bigarren arretseko 001 edota 002 taldeetara pasatzeko aukera eman zitzaien. Horietako bik proposamena ontzat eman zuten, erreleboan tan egiten zutenez onda baitzetorkien. Hirugarrenak, aldiz, klasean piper ugari egiten zuen horietakoa, ez zuen onartu, hirugarren urratsean ahaleginduko zela adieraziz. 

  • Nota ulertu azken ikasle honen jarrera? 
  • Zein dira, zure ustez, jokabide horren arrazoiak? 
  • Zer egingo zenuke zeuk ikasle horrekin? Eta zergatik?