Barne-ikerketa

Argitaratua: osteguna, 1993(e)ko abenduaren 30(e)an, 13:55(e)tan
Beste iturrietatik

Ekitaldiren bateko partaideei irakasle on bat gogoratzeko eskatzen diegunean, "barne-ikerketa" egiteko eskatzen ari gatzaizkie, dagoeneko baduten informazioa bilatu eta kontzienteki hausnartzeko. Dakitena nolabaiteko input bihurtzen zaie, testuinguru berri batean erabiltzen baitute. Daukaten kezkaren bati buruz gogoeta egiteko erabiltzen da dakitena, adibidez, "Nolako irakaslea izan nahi dut nik?", Barne-ikerketa, izan ere, "erantzunak" eta "fomulak" ematearen kontrako jokabidea da, eta jadanik ezagutzen duguna ikustera eramaten gaitu.