Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskal gramatika didaktikorantz: 1. mailaren euskara-ikasleen gramatika ikasteko estrategiak
- Argitalpenak
- Sortua: 2014(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 1522
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gramatikak hizkuntzaren sistema deskribatzen eta azaltzen du. Dena dela, gaur egungo joera da gramatika deskribatzaile horretatik haratago joatea, gaitasun gramatikala eta komunikazio-gaitasuna uztartuz.
Baina nola eskuratzen dugu gramatika? Beharrezkoa al da gramatikari erreparatzea bigarren hizkuntza ikasteko prozesuan? Galdera horien erantzuna bilatzen saiatu gara; edo, hobe esanda, erantzunaren zati bat. Horretarako, bi euskaltegitako lehenengo mailako taldeak aztertu dira ikerketa honetan. Hiru tresna erabiliz eta metodologia kuantitatibo eta kualitatiboari jarraiki, ikasle horiek erabiltzen dituzten estrategiak jaso dira, baita gramatikari ematen dioten garrantziaren nolakoa ere. Bi galdetegiri erantzun diete berrogeita hamar ikaslek —lagina, orotara, 50 ikaslekoa izan da—: batean, gramatikari buruzko galdera orokorrak egin zaizkie, eta, bestean, estrategiei buruzko testa osarazi. Ondoren, elkarrizketa labur bat izan dugu horietako 29 ikaslerekin, galdetegiak bete ostean informazio osagarria biltzeko asmoz. Ondorio nagusia izan da gramatika beharrezkoa dela ikasle horientzat; batez ere, zuzen idatzi ahal izateko eta hizkuntzaren oinarri sendo bat eraikitzeko. Bestalde, ikusi da gramatika ikasteko estrategia anitz erabiltzen dituztela.
- Atala:
- Egilea:
- Solano, Nekane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Ikerketak
Hizpide 82
- Argitalpenak
- Sortua: 2014(e)ko apirilak 21
- Bisitak: 2055
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
BESTELAKO LANKIDETZAK
- "Online irakaslearen ajeak" (Sagra Crespo eta Iñaki Mundiñano)
- "eusLiderrak. Hizkuntza portaera berriak sortzeko tailerra" (Iratxe Garmendia eta Mikel Urdangarin)
BESTE ITURRIETATIK
- "The Structure Building Framework. Bigarren hizkuntzen irakaskuntza eta irudiak, hurbilpen bat" (J. Daniel García)
GEURE ITURRIETATIK
- "HABE Ikasbil atariaren erabilera: datuak, iritziak eta analisia" (Mikel Dorronsoro)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide zenbakia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 82
Hizpide 82 zenbakiaren aurkezpena
- Argitalpenak
- Sortua: 2014(e)ko apirilak 21
- Bisitak: 1753
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 82 zenbakiaren aurkezpena
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 82
Hizpide 81
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko abenduak 22
- Bisitak: 2579
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Babelium proiektua: ahozkotasuna praktikatzeko kode irekiko plataforma (Juanan Pereira eta Inko Perurena)
- Zuzenketak nora, idazlanak hara (Nekane Gallastegi)
BESTE ITURRIETATIK
- Online ikastaroetako parte-hartzearen taxonomia bat (Regina Bento, Bany Brownstein, Edward Kemery eta Susan Rawson Zacur)
- Zabaldu ditzagun ateak: nonahiko ikasketa eta IHKT (Elisa Hergueta)
GEURE MUNDUTXOA
- Ikasbil 2.0, euskara-ikasleen elkargunea (Esther Isasa eta Eskarne Lopetegi)
- Atala:
- Egilea:
- Hizpide / e-Hizpide
- Dokumentu-mota:
- Hizpide zenbakia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 81
Hizpide 81 zenbakiaren aurkezpena
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko abenduak 21
- Bisitak: 1516
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 81 zenbakiaren aurkezpena
- Atala:
- Egilea:
- Hizpide / e-Hizpide
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 81
Sustraietatik zerura
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko urriak 15
- Bisitak: 3691
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Zuhaitza, zenbat eta barnerago sustraiak, gorago. Sustraiak ezagutuz –eta onartuz eta maitatuz–, hain zuzen bihurtzen gara handiago, ulerberago, koherenteago, zoriontsuago eta helduago. Zenbat eta hobeto konprenitzen dugun sorlekua, zenbat eta sakonago ulertzen eta errespetatzen ditugun gure sorlekuaren eta munduko gainerako lekuen arteko ezberdintasunak, orduan eta gorago eta berdeago adar eta hostoak.
Sustraietatik zerura honetan, hainbat eta hainbat leku eta jenderekin solastatzen diren testuak bildu ditut: nire sorleku Kataluniako jende eta lekuak, Galizia, Mexiko, Argentina, Txile, Japonia eta abarretakoak; leku horietan, lan egin izan dut, inspirazioa aurkitu izan dut, eta elikatu egin izan ditut nire sustraiak, gorago hazteko, hosto berde eta garaiagoak ageri zeru urdinean.
- Atala:
- Egilea:
- Cassany Comas, Daniel
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
H351 - A favor de una mejora en la dinámica de grupo
- Bideoteka
- Sortua: 2013(e)ko irailak 21
- Bisitak: 933
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
- Atala:
- Egilea:
- Wolff, Leslie Bobb
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- IFB zenbakia:
- 98
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
Puntuazioari buruzko dekalogo batera iristeko bidaia
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko irailak 3
- Bisitak: 1626
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza-irakasleek zalantzak izaten dituzte arlo askotan, baina puntuazioa bereziki deserosoa egiten omen zaie. Gustatuko litzaieke komari buruzkoak gramatikaren arloko beste edozein zalantza bezalaxe argitzea, baina ez da hala gertatzen. Euskaltzaindiak zeharka baino ez dio heldu gaiari, eta ohiko gramatika- eta estilo-eskuliburuek ez dute puntuazioaz jarduten, puntuazio-marken erabilera-arauez baizik, eta ez modu bateratuan gainera.
Hala, bere zalantzak eta bere ikasle-irakasleenak argitzeko premiak akuilaturik, bidaia moduko bat egin behar izan du Lorea Arrietak. Bidean, gaia sakon jorratu duten hainbat adituren ekarpenak xehatu ditu, eta, bereziki, Juan Garziaren “Joskera Lantegi”.
Arrietak proposaturiko bidaian ikusiko dugunez, puntuazioaren gakoak sintaxian bilatu behar dira; joskeran, alegia. Halaxe egin du berak, eta arian-arian puntuazio-sistema bat moldatu. Azken finean, ezin dira aurrez ikusi testuek planteatuko dizkiguten erronka guztiak, baina irizpide gutxi batzuk argi izanda, litekeena da puntuazio-sistema ahaltsu bat iristea.
- Atala:
- Egilea:
- Arrieta, Lorea
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Idazmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 80
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Euskararen kutxa






