Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikasbil 2.0, euskara-ikasleen elkargunea
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko irailak 3
- Bisitak: 1565
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk Ikaslearen gunea martxan jarri zuenetik, aldaketa ugari izan ditu euskara-ikasleei zuzendutako webguneak, izenetik bertatik hasita. Adibidez, irakasleei zuzendutako Dokumentu biltegiaren edukia bertan txertatu zen, itxura berri bat eman zitzaion webguneari zenbait urteren ondoren eta web 2.0 guneen ezaugarri eta baliabideak ezarri 2012an (ikus, esaterako, Gomez, 2013: 10-11).
Gaur egun IKASBIL izenez ezagutzen dugun atari berrituarentzat, oso garrantzitsua izan da 2012/2013 ikasturtea, egindako hobekuntza horiek guztiak eta parte hartzeko eskaintzen dituen aukerak egonkortzeko eta sendotzeko balio izan duelako. Bestalde, asko izan dira, baita ere, denbora horretan atariaren gainean nahiz atariarekin berarekin lan egiten aritu diren euskara-irakasle eta -ikasleak, ataria egunero bisitatuz, ikastaroetan parte hartuz eta eguneroko jardueretan webgunean aurkitu dituzten baliabideak txertatuz, besteak beste.
Euskara-irakasle eta -ikasle askorentzat, IKASBIL dokumentuak eta ariketak eskuratzeko webgunea da. Hala ere, hori baino gehiago ere bada, eta, horregatik, artikulu hau aurkeztu nahi dizugu, duen balioaz jabetzeko baliagarria izango delakoan. Beraz, lerrook irakurri ondoren, lortzen badugu zeure egitea IKASBILi etekin handiagoa ateratzeko ideiaren bat, ez da gutxi izango.
- Atala:
- Egileak:
- Lopetegi Zalakain, Eskarne
- Isasa, Esther
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 81
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Geure mundutxoa
HABE aldizkaria: paperezko argitalpena eta teknologia berriak elkarrekin uztartuz
- Didakteka
- Sortua: 2002(e)ko apirilak 2
- Bisitak: 824
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta pisu handiago dute teknologia berriek gure bizimoduan. Euskararen
alorrean ere nabarmena da aurrerapen teknologikoen isla. Hogei urte bete berriak ditu HABE aldizkariak. Ibilbide horretan hainbat eta hainbat aldaketa izan ditu. Eta agian oraingoa da sustraikoena. Gaur egun, paperezko euskarriaz gain argitalpen elektronikoa ere bai baitago irakurle (eta ikusle eta entzuleen) eskura. Aldaketa horien berri emateko, HABE aldizkariaren egileak beraiek ditugu artikulugile.
- Atala:
- Egileak:
- Lopetegi Zalakain, Eskarne
- Isasa, Esther
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 49
Hizkuntzalaritza eta hizkuntzen irakaskuntza. Monografiak 1
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko urriak 4
- Bisitak: 1697
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzalaritza eta hizkuntzalaritza aplikatuaren urratsez urratsezko deskribapenak taxutu du lan hau. Ezaupide linguistikoak hizkuntz irakaskuntzan jardungo dutenei mesede egingo dielakoan. Horretarako, oso gogoan hartu da hizkuntz irakaskuntzaren alorrean hizkuntzaz jabetzea dela helburu: eta hizkuntzalaritzan, hizkuntza ikertuko duen zientzian, hizkuntzaren deskribapena abiapuntu.
- Atalak:
- Egilea:
- Lopetegi Zalakain, Eskarne
- Dokumentu-mota:
- Hizpide zenbakia
- Zutabe/Hizpide/e-Hizpide monografikoa
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 1
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Hizkuntzalaritza eta hizkuntzen irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko urtarrilak 1
- Bisitak: 707
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzalaritza eta hizkuntzalaritza aplikatuaren urratsez urratsezko deskripzioak tajutu du lan hau. Ezagupide linguistikoak hizkuntz irakaskuntzan ihardunugo dutenei mesede egingo dielakoan.
Horretarako oso gogoan hartu dugu hizkuntz irakaskuntzaren alorrean hizkuntzaz jabetzea dela helburu; eta hizkuntzalaritzan, hizkuntza ikertuko duen zientzian, hizkuntzaren deskripzioa abiapuntu.
- Atala:
- Egilea:
- Lopetegi Zalakain, Eskarne
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografikoa 1
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Ahozko gaitasunerako elkarrizketa, ahozko gaitasun-mailak neurtzeko azterpidea
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko apirilak 14
- Bisitak: 1286
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bigarren Euskal Mundu Biltzarrean, «Ahozko gaitasunerako elkarrizketa »ren berri eman genuen komunikazio batean. Berriz ere gai berari heldu diogu, baina oraingoan artikulu landu, zabal eta argiagoan.
Hizkuntz irakaskuntzan aritzen garenok ondo dakigu azkenaldi honetan biziki piztu dela ahozko hizkuntzarekiko interesa, eta ahozko hizkuntzak duen garrantzia gehiago goraipatu da hizkuntzaren erregelen ezagutza baino. Izan ere, oraindik ere, hizkuntzaren arloan jende askoren beharrik nagusiena irakurtzeko gaitasuna da, zientzilari askorena, esate baterako; baina gehienek hizkuntza benetan hitz egiteko behar eta nahi dute, hau da, bera erabiliz, komunikatzeko gauza izatea. Ikasten ari diren edo ikasi duten hizkuntzan, solasean egokiro egoteko gauza izatea.
- Atala:
- Egileak:
- Lopetegi Zalakain, Eskarne
- Yoldi, Isidro
- Urreiztieta, Irel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 22




