Ahozko gaitasunerako elkarrizketa, ahozko gaitasun-mailak neurtzeko azterpidea

Argitaratua: Saturday, 14 April 1990, 10:55 AM
irakaslea mintzo

Bigarren Euskal Mundu Biltzarrean, «Ahozko gaitasunerako elkarrizketa »ren berri eman genuen komunikazio batean. Berriz ere gai berari heldu diogu, baina oraingoan artikulu landu, zabal eta argiagoan.

Hizkuntz irakaskuntzan aritzen garenok ondo dakigu azkenaldi honetan biziki piztu dela ahozko hizkuntzarekiko interesa, eta ahozko hizkuntzak duen garrantzia gehiago goraipatu da hizkuntzaren erregelen ezagutza baino. Izan ere, oraindik ere, hizkuntzaren arloan jende askoren beharrik nagusiena irakurtzeko gaitasuna da, zientzilari askorena, esate baterako; baina gehienek hizkuntza benetan hitz egiteko behar eta nahi dute, hau da, bera erabiliz, komunikatzeko gauza izatea. Ikasten ari diren edo ikasi duten hizkuntzan, solasean egokiro egoteko gauza izatea.