Argitalpenak
Ikasbil 2.0, euskara-ikasleen elkargunea
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 81
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 81
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bisitak: 851
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Sarrera
HABEk Ikaslearen gunea martxan jarri zuenetik, aldaketa ugari izan ditu euskara-ikasleei zuzendutako webguneak, izenetik bertatik hasita. Adibidez, irakasleei zuzendutako Dokumentu biltegiaren edukia bertan txertatu zen, itxura berri bat eman zitzaion webguneari zenbait urteren ondoren eta web 2.0 guneen ezaugarri eta baliabideak ezarri 2012an (ikus, esaterako, Gomez, 2013: 10-11).
Gaur egun IKASBIL izenez ezagutzen dugun atari berrituarentzat, oso garrantzitsua izan da 2012/2013 ikasturtea, egindako hobekuntza horiek guztiak eta parte hartzeko eskaintzen dituen aukerak egonkortzeko eta sendotzeko balio izan duelako. Bestalde, asko izan dira, baita ere, denbora horretan atariaren gainean nahiz atariarekin berarekin lan egiten aritu diren euskara-irakasle eta -ikasleak, ataria egunero bisitatuz, ikastaroetan parte hartuz eta eguneroko jardueretan webgunean aurkitu dituzten baliabideak txertatuz, besteak beste.
Euskara-irakasle eta -ikasle askorentzat, IKASBIL dokumentuak eta ariketak eskuratzeko webgunea da. Hala ere, hori baino gehiago ere bada, eta, horregatik, artikulu hau aurkeztu nahi dizugu, duen balioaz jabetzeko baliagarria izango delakoan. Beraz, lerrook irakurri ondoren, lortzen badugu zeure egitea IKASBILi etekin handiagoa ateratzeko ideiaren bat, ez da gutxi izango.