Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Hizketarako jokoak
- Argitalpenak
- Sortua: 1984(e)ko uztailak 8
- Bisitak: 1536
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jokoak bi zatitan banaturik daude: Lehenengoan, inguruaren, bestearen eta norberaren aurkikuntza sustatzen da, taldearen sortzea helburu duten elkarrenganako harremanen bidez; taldean denen eta bakoitzaren nortasuna argitaratzen baita, gorputz adierazpenaren eta hizkuntzaren etengabeko ariketez, batak derrigorrean bestearen beharrik ez badu ere. Bigarrenean, Hitzari bide emate-alorrean , hizkuntzalari eta psikologoek azaldu dituzten hizkuntza norberaganatzeko funtzioak kontutan hartzen dira. Aintzinean pertzeptzioa. Hau da, gure aburuz, entzumena, pertzeptzio-guneei eta egitura berriei egokitzeko prozesuak aldi berean garatuko dituena. Era berean, ikastaldea egituratuko da talde gogotsuaren gorputz mugimendu, erritmo eta keinuen bidez. Izan ere, hitz egiteko entzutea beharrezkoa da: Lehenengo etapa hau, nahitaezkoa izanik ere, ez du gizonak berezkoa
- Atala:
- Egileak:
- Augé, Hélène
- Borot, Marie-France
- Vielmas, Michèle
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 3
Autonomia bigarren hizkuntzen irakaskuntzan
- Argitalpenak
- Sortua: 1984(e)ko ekainak 8
- Bisitak: 1637
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Mende honetako 60. hamarkadaren azken aldera, zibilizazio industrialeko izena ematen zaien mendebaldeko herrietan postura soziopolitiko berria zabaldu zen. Postura horrek hauxe zuen ezaugarririk nagusiena: gizarteko aurrerapenaren neurria ez zen jadanik kontsumoaren eta zerbitzu on eta ugarien bidez bizimodu materialaren hobekuntza; neurria «bizitzaren kalitatearen» hobekuntzak emango zuen. Bizitzaren hobekuntza hori gizarteak bakoitzari dion errespetuaren hedapenean oinarritzen da.
- Atala:
- Egilea:
- Holec, Henri
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 2
Adinaren eragina bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan
- Argitalpenak
- Sortua: 1984(e)ko apirilak 14
- Bisitak: 1845
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gizona bere bizitza oso-osoan, bukatu arte, dago ikaskuntza egoeran. Baina denboraldi batetik bestera gauza diferenteak ikasteaz gain, ikasteko gaitasuna eta ikasteko erak ez dira beti berdinak. Baina bada gizonak edozein unetan egin dezakeen ikaskuntza bat: bigarren hizkuntzaren ikaskuntza. Haurra delarik, edo gaztetxoa edo heldua, jar daiteke umetan ikasten duen ama-hizkuntzaz gain beste hizkuntzaren bat ere bereganatu ahalko duen giroan. Eta hau horrela izanik, eta pertsonak bigarren hizkuntza benetan ikasten duelarik, zenbait azterketa egin ondoren, ohartzen gara emaitzak batzuetan hobeak direla bestetan baino. Eta «ama-hizkuntza ikastea ziurra den bezala, atzerriko hizkuntzaren ezagutza ia beti murritza eta osatu gabea izaten dela
- Atala:
- Egilea:
- Daigle, Monique
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 1


