Argitalpenak
Hizketarako jokoak
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 3

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 3
- Bisitak: 828
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
SARRERA
«... ezinezko baita nork bere atsegina ez nabaritzea eta maite ez izatea».
Malebranche.
Traité de l'amour de Dieu.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren inguruan sortua zen talde txiki bat ikerketa-elkarlan batzuk zirela eta. Frantsesa, bigarren hizkuntza bezala, irakasten arituak ginen urte batzuetan eta 70.etan CREDIFek Espainian antolatzen zituen egonaldietan lehenengotakoak ginen. Ordurako, lan egiten genuen lekuetan, ikus-entzunezko metodoak zabaltzen uste osoz saio ugari egina genuen.
Lehendik apurtxo bat landuak genituen hizkuntza irakasteko moduekiko puskaketa sakona zekarkiguten metodo horiek. Gu, irakasleok, isilik egoten, entzuten, hitz-eginarazten, hitz batean, animatzaile izaren ikasten ari ginen. Taldea sortzen hasia zen. Izaera berezia eta behar batzuk aitortzen genizkion taldeari jadanik.
Hizkuntza komunikazio-egintza bilakatzen zen; ahotsa , keinuak ikasgelan sartzen hasiak ziren, eta horien bidez ikastaldea suspertu egiten zen. Baina poliki-poliki poza eta ustea moteldu egin ziren, hori ezin ukatu: eskuartean genituen ikus-entzunezko metodoek ere ez zituzten korapilo guztiak askatzen. Egoera mugatuegiak, pertsonaien konformismoak, horien hiztegi murritz eta motzegiak ezer sentiarazten ez zien mundutxoan hesitzen zituen ikasleak eta horrekin okituta zeuden.
Guk geuk ere, eta ez geunden bakarrik, besterik egin nahi genuen. Pedagogoak, animatzaileak, hizkuntzalariak berak gu bezala hizketan hasiak ziren, gurekin ados zeuden. Gure alde zegoen haize berriak galdera berriak sortzen zituen: zer gertatuko zitzaion hizkuntzari nazioarteko kodeak eta itzultzeko makinak iritsiko zirenean? Zer etorkizun dauka eskolak, honen barruan ez baitu gizonak banakakotasunik eta, giro horretan, bestea ia-ia ez baita existitzen? Gizonak hitz egiteko eskubidea errebindikatzen zuen unean, zer zen ikaslea? Beharrik eta motibaziorik nabaritzen ez duen ikaslea, baina nolanahi ere sormenaren eta atseginaren itxaropena berekin duen gizaki hori?
Galdera guzti hauen erantzunen jabe ez ginela jakinik ere, batzuetara ondotxo hurbildu garela esango genuke. Erantzun horiek badituzte beren izenak.
l. Atsegina
Arnastu, higitu, garrasi egin, geure gorputzari darizkion bibrazio guztiak nabaritu: horra hor atseginaren sustraiak.
Eskolan, «gorputza galarazia» zegoen leku berean, berriz ere geure gorputzarekin topo egin dugu. Gorputzik gabe geure buruarentzat, bestearentzat, bizitzarentzat arrotz gara. Bizitza honek. betidaniko ohituren hortzetan kateaturik baitzegoen, oroimenari eta ezagupenak pilatze eta sailkatzeari ematen zion beti lehen lekua.
Gorputza ernatu, eta bizirik gaudela nabari dezagun, aska ditzagun sentipenak beroiek ematen diguten atseginaren indarrez.
Gorputzaren lana, hitzik gabekoa, sentipen eta pertzepzioen isileko kodea erabiliz, garrasiaren ahotsari, hitzari bide emateko ... Hitzaren atsegina, bide horietatik baitoa hunkipena, mezuaren atsegina, entzutearen atsegina, komunikazioaren atsegina.
II. Taldea
Eta komunikatzeko eskolak, nahi badu behintzat, taldea sor dezake, sortu, desagertu, birsortu egiten den taldea, beti auzipean dagoena eta beti moldatzen ari dena; pertsona biziek -ez ikasi behar dutenaren aurrean edo irakasten ari den maisuaren aurrean bakarrik daudenek- inoiz mutu ez direnek , inoiz ere higigaitz ez direnek osaturikoa. Beren motibazio, beren hizkera, beren egoerak berek sortzen dituzte, beren beharren arabera, eta beren beharrei erantzun ematea atsegin zaie.
Ez da askotan erraza ikasgelako nagitasunean taldea sorraraztea, eta zailago da bizi eta hazi eraztea, ez baita erraza boterea denen artean banatzea, besteak onartzea, -besteak ni ez bezalakoak diren neurrian onartzea, alegia-, zaila baita nork bere buruari entzuteko bidea askotan bestearekin topo egin eta besteak dioena entzutea dela ulertzea.
Taldea da hitzaren leku aproposa, bizitzaren eta sormenaren iturria, izaki oraren berezko lekua; nola, beraz, sor dadin ahaleginak egin ez?
III. Sormena
Sortzaile izan edo asperraren asperrcz hil, ez daga bes te aukerarik: basamortu gorrian irakasten jarraituko ez badugu, geuron buruak aldatu beharko ditugu eskola aldatuz, sortzaile garelako bizi garela nabaritzeko.
Baina ez da inor jaiotzaz sortzaile, sortzaile bilakatu egiten da. Ariaren poderioz lortzen dira sormenari dagozkion asmamena, ideien jariotasuna, malgutasuna, laburpenak egiteko gaitasuna. Hasierako ekintza sortzaileak ez dira beti goi mailakoak izaren, hala ere, jarrai dezagun: ideia oro onartu behar da, ez dago denerako, ez denentzat, balio dezakeen araurik. Eskatzen den bakarra zeta da: uneoro egiten dena bakoitzak ahal duen onena izan dadila.
Arrakastaren atsegina, sortu nahia, iaiotasun berriak garatzeko gogoa, irudimena susper dadin, errealitatea beta baino ere egiazkoagoa den irudimena.