Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea
- Didakteka
- Sortua: 13 May 2004
- Bisitak: 1337
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Eskuetan duzu, irakurle, Hizpide aldizkariaren 57. alea. Lan monografiko bati eskaini diogu, “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbide bat” izenburukoari.
Oinarrizko galdera du monografiak abiapuntu: behin EKP (Euskaltegi Kurrikuluaren Proiektua) eginda, orain zer? Hau da, nola egin euskaltegi- kurrikulua bera?
Irakasle kezkatuaren galdera da. Atzeman du kurrikuluan duela euskalduntzearen indarberritzearen giltzarria, eta sakontzen jarraitu nahi du. Nola gauzatu proiektua eta euskalduntzearen berrikuntza? Zein da hurrengo urratsa? Nola uztartu planteamendu berria eta eguneroko jarduna? Eta, bide batez, nola egin xede berezietako kurrikuluak ere? Kontua ez da espedientea betetzea, baizik serio hartzea HEOK (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua) eta bihotzean duen egitasmo ausarta.
Kezka horiei erantzun nahi die lan monografiko honek, euskaltegi-kurrikulua( k) egiteko jardunbide bat eskainiz. Elkarrekin landu eta ondu dute jardunbidea Lourdes Elosegi eta Pello Esnal lankideek, eta hainbat euskaltegitako irakasleekin EKPak bideratuz probatu eta frogatu.
Aldi berean, lan sakona eta praktikoa da, HEOKaren erraietatik sortua eta euskaltegietako beharren arabera egina.
Zortzi artikulu / kapitulu izanik, lehenengoak laburbiltzen du monografiaren mamia. Izenburua ere monografiarena du: “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea”. Baina ez da jardunbide hutsa. Sustraietatik hartzen du kurrikuluaren gaia, eta oinarri sendoak ipiniz garatzen ditu jardunbidearen lau urratsak. Ekintza komunikatiboa kontzeptua du jardunbideak oinarri nagusia, horren ondorio den testuaren ikuspegiaz indartua.
Hain zuzen, “Ekintza komunikatiboa” du izenburu bigarren kapituluak, eta kontzeptu hori azaltzea xede, hizkuntzaren ikuspegi berria ezin egokiago biltzen eta adierazten duelakoan.
Hirugarren kapitulua, “Testuaren barne-arkitektura”, testuaren egitura aurkeztera emana dago, Bronckartek luze eta egoki landutako ereduari jarraiki. Autore ezagun honek hiru maila (edo geruza) bereizten ditu testuaren barne-eraketan, eta guztira zortzi osagai-edo atzematen: 1) plan orokorra, 2) diskurtso-tipoak, 3) sekuentziak (testu-motak), 4) konexioa (testu-antolatzaileak), 5) izen-kohesioa, 6) aditz-kohesioa, 7) ahots enuntziatzaileak eta 8) modalizazioa.
Osagai horietako batzuk ezagun samarrak ditugu. Beste batzuk, aldiz, (ia) berriak. Bada, horietako bost dituzte langai monografiaren ondorengo kapituluek.
Azpimarratzekoak dira “Diskurtso-tipoak” –laugarren kapitulua– eta “Aditz-kohesioa” –zazpigarrena–. Izan ere, horietan atzeman daiteke, inon atzematekotan, noraino garamatzan hizkuntzaren ikuspegi –paradigma– berriak.
Azken kapitulua ere, “Modalizazioa”, arretaz irakurtzea merezi du. Hemen eta zazpigarren kapituluan ikusiko dugu nolako dimentsio berria hartzen duten aditzaren ohiko hiru funtzioek; hau da, denbora markatzeak, aspektua markatzeak eta modalizazioa gauzatzeak.
Gainerako bi kapituluak, “Testu-motak” eta “Konexioa: testu-antolatzaileak”, ezagunagoak ditugu edukiaz, baina jakingarriak gertatuko zaizkigu ostera ere. Hain da agortezina hizkuntzaren paradigma diskurtsibo- pragmatikoa.
Kapitulu guztiek didaktika dute abiapuntu eta helmuga euskararen i(ra)kaskuntzaren zerbitzuan. Eta euskal testuak dituzte behin eta berriro langai.
Azkenik, bi eranskinek osatzen dute lana. Lehenengoak, “Ekintza komunikatiboa helburu” izenekoak, euskalduntzearen hiru lehen mailetako hainbat ikas-helburu eskaintzen ditu. Bigarrenaren edukia, izenburuak berak adierazten du: “Testu baten azterketa”. Eta bibliografiari dagokion atalak burutzen du lana.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Elosegi, Lourdes
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 57
Euskara-irakasleak badu nortasun… digitalik?
- Didakteka
- Sortua: 7 May 2015
- Bisitak: 1316
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hasi baino lehen proposamen bat egin nahi dizuegu. Inoiz googleatu dituzue zuen izen-abizenak? Inoiz idatzi duzue Googlen zuen izena eta ikusi zer emaitza ateratzen den? Ba, artikulu hau irakurtzen jarraitu baino lehen, egin frogatxo hori, mesedez. Ikusi hor agertzen den informazioa, eta aztertu zuetaz esaten dena, idatzi gustuko duzuena eta gustuko ez duzuena. Artikuluaren bukaeran, berriro ekarriko dugu gogora, eta hausnarketatxo bat eskatuko dizuegu.
- Atala:
- Egilea:
- Guillén, Natxo
- Aizpitarte, Agurne
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 85
Bagoaz!, A1 eta A2 mailetarako ikasmaterialak IKASBIL atarian
- Argitalpenak
- Sortua: 24 September 2015
- Bisitak: 1283
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
BAGOAZ! A1 eta A2 mailetan ahozkoaren ulermena eta mintzamena lantzeko ikasmateriala da, eta oinarrian propio sortu den ikus-entzunezko edukia du. Egitasmo hau, beraz, osagarriak diren bi esparrutan garatu da: mailako hizkuntza ikus-entzunezko euskarrian ekoitzi eta argitaratzea, batetik, eta, bestetik, ikus-entzunezko eduki hori oinarri hartuta entzumena edo ahozkoaren ulermena lantzeko ikasmateriala diseinatu, sortu eta argitaratzea. Lerro hauen bidez, ikasmaterial hauen helburu eta ekoizpen-irizpide nagusiak zein diren zehaztuko dugu, bai inputarenak, bai ustiapen didaktikoarenak.
- Atala:
- Egilea:
- Lopetegi, Eskarne
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Irakasten-arloak:
- Ikasbil atazak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 86
Ikasprozesuaren azterketa (2000-2001/2006-2007)
- Didakteka
- Sortua: 6 May 2008
- Bisitak: 1281
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azterlan honek 2000-2001 ikasturtetik 2006-2007 ikasturtera bitartean EAEn HABEren babespean euskara irakasten eta ikasten aritu diren helduen profila eta horiek egindako lana aztertzea du helburu.
- Atalak:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Elortza, Xabier
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Zutabe/Hizpide/e-Hizpide monografikoa
- Area of knowledge:
- Kudeaketa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 68
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Gai monografikoa
Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntz bidaia
- Argitalpenak
- Sortua: 24 September 2015
- Bisitak: 1258
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Behin batean, euskaldun izatea erabaki nuen. Urte asko joan dira harrezkero, eta bidean izugarri ikusi eta ikasi dut. Ez da lan erraza erabakiak gauzatzea; gehienetan, erronka polita dago esatearen eta izatearen artean. Aditu batzuen laguntzari esker eta eskarmentuz ikasitakoari esker, hobeto ulertzen dut orain nola egin daitekeen bide hori, nola hurbil gaitezkeen izan nahi dugun horretara.
Uzta eguraldiak mugatzen duelakoan, aitzurrari eragiten ahantz daiteke. Egun, batzuek erakundeen esku utzi nahi dute euskararen erabilera zabaltzeko erantzukizuna, ardura eta ahalmena; haien ustean, euskararen hedapena aginte-erakundeen eta aditu/aritu-taldeen ardura da.
- Atala:
- Egilea:
- Ayesta, Karmelo
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Edukiak:
- Gaitasun soziolinguistikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 86
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
Language Testing in Practice: Designing and Developing Useful Language Tests
- Didakteka
- Sortua: 22 July 1998
- Bisitak: 1249
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru atal nagusi bereizi dituzte egileek, ohiko bibliografia eta liburuan zehar ageri diren funtsezko terminoen indizearekin batera. Lehenengo ataleko lau kapituluek testatzearen oinarri kontzeptualez dihardute. Liburuaren beraren helburu nagusia ezartzetik hasten dira egileak lehenengo kapituluan: irakurlea trebatzea testak diseinatzen, garatzen eta erabiltzen. Horrekin batera, frogen inguruan egileen ustez izan ohi diren hainbat uste oker eta gaizki ulertu aztertzen dituzte, hala nola beti egongo dela froga guztiz egokiren bat, egoera zeinahi izanik ere, horri erantzuteko modukoa pentsatzea, edota neurketaren teknikaz itsu-itsuan sinestea...
- Atala:
- Egilea:
- Elustondo, Iñaki
- Bachman, Lyle F.
- Palmer, Adrian
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 41
Challenge and Change in Language Teaching
- Didakteka
- Sortua: 18 August 1996
- Bisitak: 1249
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
- Atala:
- Egilea:
- Willis, Jane
- Willis, Dave
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Liburua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
Batstone-en GRAMATIKA
- Didakteka
- Sortua: 21 July 1998
- Bisitak: 1238
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gure irakasle-lanarekin zerikusirik handiena duten eta maizenik entzuten diren hitzak zein diren galdetuko bagenu, honakoak aipatuko lirateke zalantzarik gabe: “hiztegia”, “diskurtsoa”, “mintzamena”, “idazmena”, “komunikazioa”... eta, nola ez, “gramatika”. Izan ere, gramatika beste elementuen funtsezko ezaugarria da, hizkuntzaren berezko atala. Liburu honetan gramatikari buruzko ikuspegi desberdinak aurkezten ditu egileak: lehenengo atalean, esaterako, azterketa teorikoa egiten du; bigarrenean, aurreko ideia horiek ikasgelara nola eraman aztertzen du; eta hirugarrenean, lan egiteko proposamen praktiko batzuk ematen.
- Atala:
- Egilea:
- Rodrigo, Maria Jose
- Batstone, Rob
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Liburua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 41
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics