Irakasbil
Bideoteka
Bideoteka
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H325 - Mobile Learning y la enseñanza y aprendizaje de las lenguas (Mobile Learning eta hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza)
- Bideoteka
- Sortua: 2011(e)ko urriak 21
- Bisitak: 1903
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Mar Camachok hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Mobile Learning y la enseñanza y aprendizaje de las lenguas (Mobile Learning eta hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza)" izenburupean.
MoodleMoot Euskadi 2011 -Euskadiko Moodle-erabiltzaileen V. Jardunaldiak ekitaldia eratu zuen HABEk Gasteizen 2011ko urriaren 21ean.
H355 - El blog como recurso didáctico y como objeto de aprendizaje
- Bideoteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 25
- Bisitak: 1470
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Felipe Zayasek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2013an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El blog como recurso didáctico y como objeto de aprendizaje" izenburupean.
Bloga oinarrizko lanabes gisa errotu da hizkuntza-eskoletan. Baina bitarteko bat baino gehiago da. Ezinbesteko tresna bilakatu da, idazketa-modu berriak ikasteko. Hizkuntzaren irakaskuntzan, helburu garrantzitsua da Interneten behar bezala idaztea.
H338 - El tratamiento integrado de las lenguas
- Bideoteka
- Sortua: 2012(e)ko uztailak 21
- Bisitak: 1642
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
H336 - El blogfolio como centro del aprendizaje autónomo
- Bideoteka
- Sortua: 2012(e)ko uztailak 21
- Bisitak: 1899
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Javier Villatorok hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2012an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El blogfolio como centro del aprendizaje autónomo" izenburupean.
Izenak berak adierazten duen bezala, blogfolioan bi tresna (bloga eta portfolioa) biltzen dira, irakaskuntza-, ikaskuntza- eta (auto)ebaluazio prozesuan ikaslearen autonomia eta askatasuna bultzatzen dutenak. Bestalde, irakasleek beren ikastaroetako portfolio gisa erabil ditzakete blogak, baita portfolio profesional gisa ere. Formatu elektronikoak inprimaturiko portfolioetan lortzen zaila den jarraitutasunaren aukera eskaintzen du.
H335 - Proiektu bidezko irakaskuntza eta sekuentzia didaktikoa, hizkuntzen irakaskuntzarako metodologia eredu bat
- Bideoteka
- Sortua: 2012(e)ko uztailak 21
- Bisitak: 1155
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
H371 - PLE eta PLN: ikasteko eremu eta sare pertsonalak sortzea eta kudeatzea
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 2587
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "PLE y PLN: creación y gestión de espacios y redes personales de aprendizaje" izenburupean.
Norberaren Ikas Alorra (NIA) kontzeptua (edo PLE, ingelesezko akronimoa) 2004tik eztabaidatzen da prestakuntza-testuinguru askotan, baita hezkuntza- eta prestakuntza-programetan txertatu ere. Zalantzarik gabe, oso gai eztabaidatua izan da, eta, ondorioz, hausnartu ahal izan da nola ikasi eta irakasten den sarean, sarearentzat eta sarearen bidez; ikaslearen egitekoaz, ikasprozesuaren ardatz moduan; ikaskuntza ez-formalaren garrantziaz; eta ikaskuntzaren kudeaketaz eta hausnarketaz, funtsezko osagai gisa.
Saio honetan landuko ditugu PLE-en egitura eta osagaiak irakasleen prestakuntzan eta ikaskuntzan, hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan gaitasun digitalak duen garapenaren ikuspegitik.
H368 - Las competencias digitales del alumnado (Ikasleen gaitasun digitalak)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 2993
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2014an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Las competencias digitales del alumnado" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ VII. Competencias digitales para la enseñanza y el aprendizaje - (II) Aprendizaje en la red y redes de aprendizaje ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk Donostiako XXXIII. Udako Ikastaroen baitan, 2014ko uztailaren 16tik 18ra bitartean.
Atzerriko Hizkuntzetako (AH) irakasleok txertatu behar al dugu gaitasun digitala (GD) gure eskoletan? Hala bada, nola? Ba al dugu prestakuntzarik horretarako? Zer lotura du Gaitasun Digitalak Gaitasun Komunikatiboarekin?
Gaitasun Digitala hezkuntzan txertatzea proposatzen dugu; bereziki, hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzaz hitz egiten dugunean, ikuspegi zabal batetik eta gai teknologikoak barne hartuta, baina baita alderdi linguistikoak, soziopragmatikoak eta hiritarrak ere, hala nola komunikatzeko ardura, kultur gaiak, sozialak eta sinesgarritasunarekin zerikusia dutenak: zer dakarren esparru batean komunikatzeak eta ez beste batean, edo nori zer esaten diozun eta zer testuingurutan. Ingurune digitaletan lan egin behar dugu atzerriko hizkuntzen ikasgelan, jakin zer eratara parte har litekeen eremu horietan, Gaitasun Komunikatiboa garatzeko.
Modulu honetan, hizkuntza-ikasleen gaitasun digitalaz eta gaitasun hori eskuratzeko irakasleek duten arduraz mintzatuko gara. Beraz, honako galdera hauek egingo ditugu: Atzerriko Hizkuntzetako (AH) irakasleok txertatu behar al dugu gaitasun digitala (GD) gure eskoletan? Hala bada, nola? Ba al dugu prestakuntzarik horretarako? Zer lotura du Gaitasun Digitalak Gaitasun Komunikatiboarekin?






