H335 - Proiektu bidezko irakaskuntza eta sekuentzia didaktikoa, hizkuntzen irakaskuntzarako metodologia eredu bat

Argitaratua: larunbata, 2012(e)ko uztailaren 21(e)an, 08:45(e)tan
DVD 93

Ana Ortegak eta Roberto Mielgok hitzaldi bat eman zuten euskaraz eta gaztelaniaz 2012an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, Proiektu bidezko irakaskuntza eta sekuentzia didaktikoa, hizkuntzen irakaskuntzarako metodologia eredu bat izenburupean.

Genevako Unibertsitateko taldeak proposatutako eredu metodologikoa aurkeztu eta aztertuko da: hizkuntzazko sekuentzia didaktikoa. Era berean, eredu honek helduen euskalduntzerako dituen abantailak eta mugak aztertuko dira.

Azken hamarkadan, hizkuntzen irakaskuntzan, gaitasun komunikatiboaren kontzeptuak eta honen garrantziak gero eta garrantzi handiagoa jaso dute, eta horren haritik ikuspegi sozio-diskurtsiboak zenbait ekarpen interesgarri egin dizkio hizkuntzen ikas-irakaskuntza prozesuari. Horietako bat Genevako Unibertsitateko taldeak aurkeztutako eredu metodologikoa izan da, hizkuntzarako sekuentzia didaktikoa, alegia. Joaquim Dolz, Bernard Schneuwly, Auguste Pasquier eta beste batzuen eskutik, metodologia eredu hau gero eta zabalkunde handiagoa izaten ari da oinarrizko hezkuntzan, eta orain 2. hizkuntzen irakaskuntzarako ere ekarpen interesgarria izan daiteke, betiere beharrezko egokitzapena eginez gero, bestelako proposamen didaktiko batzuen ekarpenak aprobetxatuz.

Saio honetan ereduari eusten dioten oinarriak azalduko dira, eta eredu horrek hizkuntzen irakaskuntzarako dituen abantailak eta mugak aztertuko dira.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

HABE Liburutegia


Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

1203 ikastaroa_Irakasleen argazkiak

1203 - Ikas-unitateen diseinua ikuspegi komunikatibo batetik

Ikastaroak, egun erabiltzen diren ikas-materialen azterketatik abiatuta, horiek gaur egungo HABEko curriculumaren ikuspegi komunikatiboarekin koherenteak izateko irizpideak hausnartu eta aplikatzeko bideak erakutsi nahi ditu.