H387 — Sentitu, kontatu, idatzi

Published: Monday, 4 April 2016, 3:41 PM
113

Yolanda Arrietak tailer praktiko bat eman zuen Donostian 2015ean HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, Hitzen musika, kolorea, gustua eta usaina: literaturaren ahozko baliabideak lantzeko  izenburupean.

Sarritan, ahaztu egiten zaigu idaztea zerbait kontatzea dela. Hitzaldi praktiko honetan ikusiko dugu adi biziz gero, beti dugula zer kontatua. Entrenatzea dela kontua. Aurrena sentitzeko, ondoren kontatzeko eta azkenik idazteko. Entrenatzea, ekitea, saiatzea. Behin eta berriro. Kontuak kontatzen dituzun bitartean.

Bideo-atal hauetan, tailer-ikastaro osoa duzue entzungai.

1. atala

2. atala

3. atala

Other interesting content

Yolanda Arrieta

NI-tik GU-ra, tailer-giroan

Bi tailer egin berri ditut euskara-irakasleekin: bata, idazketa sortzailearen inguruan; bestea, literaturaren ahozko baliabideak ardatz hartuta. Ez dira lehenak, ia mende laurden baitaramat esanak eta idatziak josten, bakarka nahiz taldean. Tailerrotan egin duguna idatziz azaltzeko eskatu didate. Tailerron motorra ekinez ikastea izanik, zaila egiten zait modu informatzaile hutsean aritzea. Artikulu hau izan bedi, bada, tailerron berariazko izana ere ezagutzeko lagina.
Yolanda Arrieta

331- Hitzen musika, kolorea, gustua eta usaina — Literaturaren ahozko baliabideak lantzeko tailerra (2016 / Donostia)

Jendaurreko ahozko jarduerak hiru atal nagusi bereizi ohi ditu: azalpen egituratua, errezitazioa-irakurketa ozena eta ideia bati loturiko jarduera askea. Aitzitik, ezin ahaztu hiru atalok pizturik mantentzen dituen motor bizia: kontatzearen xarma, transmititzen ari garen emozioa. Hain justu, motor horixe piztuko dugu guk, ahozko jarduera ororen bizigarri modura.