H337 - La interrelación entre comprensión y expresión oral: la lectura pública como actividad comunicativa

Argitaratua: asteartea, 2012(e)ko uztailaren 3(e)an, 13:15(e)tan
DVD 94

Montserrat Vilàk hitzaldi bat eman zuen 2012an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, La interrelación entre comprensión y expresión oral: la lectura pública como actividad comunicativa izenburupean.

Hitzaldi honek ideia hau du abiapuntu: ahozko ulermena eta adierazpena elkarrekin erlazionaturik daudela, eta elkarren osagarri direla. 

Bestalde, hitzaldiak bi helburu ditu. Alde batetik, ikasleek ahozko eta idatzizko ulermenean dituzten zailtasunik ohikoenak (linguistikoak, kulturalak, diskurtsiboak…) aztertu nahi ditu; eta, beste alde batetik, ahots gorako irakurketa balio komunikatibodun jardueratzat duten eta testuak ulertzeko eta jendaurrean irakurtzeko orduan eragina duten estrategia metodologikoen gaineko hausnarketa egin nahi du.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

HABE Liburutegia

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

DVD 95

H346 - Voz hablada y voz cantada

Pere Godallek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2012an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Voz hablada y voz cantada" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/V. La competencia vocal y corporal del docente ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXXI. Udako Ikastaroen baitan, 2012ko uztailaren 4tik 6ra bitartean. Hizketan eta kantuan sistema fisiologiko bera aktibatzen da, baina beste modu batean erabiltzen da: adibidez, soinuak gehiago luzatuz eta tesitura zabalagoa erabiliz, zeinak ahotsaren bestelako kontrola eskatzen duen. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.