H424 - El aula como sistema adaptativo complejo: Claves para el análisis de los eventos de interacción oral

Argitaratua: asteazkena, 2021(e)ko ekainaren 30(e)an, 12:10(e)tan
Alicia Clavel

Alicia Clavelek 2016an Estrategias de intervención docente en la interacción oral  ikastaroaren barruan emandako hitzaldia.

Ikasleen ahozko ekoizpenaren atzeraelikadurari buruz hizkuntz irakasleok hartzen ditugun erabakiak hainbat faktorek zuzenean baldintzaturikoak dira. 

Faktore horiek gure kudeaketa izugarri zailtzeaz gain, hemen eta orain eragiten duten ezaugarri baldintzatzaileak dituzte zeinetara eraginkortasun handiagoz edo txikiagoz egokitzen garen. Hori dela eta, beharrezkoa da ikasgelak sistema egokitzaile konplexu gisa ikusi eta horri buruz hausnarketa egitea.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Montserrat Castello

H422 - Escribir en la era digital: Retos, peligros y exigencias de la escritura

Montserrat Castellók 2016an "Escribir en la era digital: Retos, peligros y exigencias de la escritura" 350 ikastaroaren barruan emandako hitzaldia.
"Discurso, comunicacion y gestion en el aula de ELE" liburua

Ahozko elkarreragina eta ikaskuntza eskolan: irakaslearen esku-hartzearen gakoak (Clavel Martínez, A.)

Ahozko elkarreragina eta ikaskuntza lantzen ditu Alicia Clavel Martínez adituak "Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE" liburuaren hirugarren kapituluan. Kapituluaren helburua da azaltzea ahozko elkarreragina lantzeko irakaslearen esku-hartzearen gakoak. Bere hitzetan, eskolan sortzen diren elkarreraginezko aukera esanguratsuak aurreikusi gabeak izaten dira, planifikatu gabeak. Badakigu irakasleak ikasleen arreta, motibazioa eta parte-hartzea lortzeko ahaleginetan ibiltzen direla etengabe, baina, batzuetan ez dira probetxuz erabiltzen ahozko eragineko aukerak curriculumaren presioa, denbora-eskasia, azterketak… direla-eta. Ondorioz, planifikatutako bestelako lanek hartzen dute lehentasuna. Irakaslearen iritziz, edozein une (aurreikusiak edo aurreikusi gabeak) baliatu behar da ikasleek eskolan hitz egin eta elkarreragina sor dezaten.
Estrategias de intervencion docente en la interaccion oral

Estrategias de intervención docente en la interacción oral (bideo-laburpena)

Alicia Clavelek hitzaldi bat eman zuen 2016an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El aula como sistema adaptativo complejo: Claves para el análisis de los eventos de interacción oral" izenburupean. Laburpen bat dago sarrera honetan. Hitzaldi osoa, berriz, atari honetan dago digitalizaturik eskura; HABE Liburutegian DVD formatuan ere badago.