Prestakuntza-jarduerak

351 – Estrategias de intervención docente en la interacción oral (2016 / Donostia)

Argitaratua: Friday, 13 May 2016, 11:20 AM
Alicia Clavel Martinez

Irakaslea

Alicia Clavel Martínez  – Freelance. Zaragoza.

Aurkezpena

Bigarren edota atzerriko hizkuntzetako eskolen kudeaketan, erabakigarriak dira ikasleen ahozko ekoizpenak atzeraelikatzeko irakasleari aukera ematen dioten irakaskuntza-teknikak, eta hala aitortzen dute irakasle askok eta askok. Oro har, ikasleek zuzentzea eskatzen diete irakasleei, eta hauentzat erronka bat da beren esku-hartzea erregulatu eta hizkuntzaren ikaskuntza bideratzea. Alabaina, kontu horiei garrantzia aitortzen bazaie ere, prestakuntza-programek nekez gaitzen dituzte irakasleak beren esku-hartzea optimizatzeko bidea ematen duten faktore eta inguruabarrak antzeman eta aztertu ditzaten.

Bestalde, askotan irakasleek eurek ere ez dakite egiaz ikasgelan zer estrategia erabiltzen duten atzeraelikatzeko; izan ere, irakaskutza-praktika —eta, praktika horren barruan, beren burua— behatzeko baliabideak falta dituzte. Beraz, ezin dute funtsezko erabakirik hartu ahozko ekoizpen eta elkarreraginean izaten diren akatsen aurrean esku-hartzeko orduan; hau da, kudeaketa hori hobetzeko ez dute giltzarri operatiborik. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da garrantzizko gai honi heltzea ikuspegi praktiko eta aplikatu batetik —irakasle eta ikasleen arteko elkarreragina aztertuz eta behatuz—, irakasleek aukera izan dezaten beren estrategiak identifikatzeko, horien gaineko hausnarketa egiteko; eta, azkenik, horiek hobetu eta optimizatzeko.

*****

Las técnicas docentes que permiten al profesor retroalimentar las producciones orales de los alumnos en el aula de lenguas segundas o extranjeras constituyen un aspecto crucial de su gestión y así es ampliamente reconocido por el profesorado. En general, los alumnos piden ser corregidos por el profesor y para estos es un reto conseguir regular sus intervenciones y facilitar el aprendizaje de la lengua. Sin embargo, pese a la reconocida importancia concedida a estas cuestiones, raramente los programas de formación capacitan al profesorado en el análisis y reconocimiento de los factores y circunstancias que permiten optimizar su intervención.

Por otra parte, es muy habitual que, a falta de recursos de observación y autoobservación de la práctica docente, los propios profesores desconozcan cuáles son las estrategias de retroalimentación que efectivamente utilizan en sus aulas y, en consecuencia, no pueden tomar decisiones fundamentadas sobre qué, cuándo y cómo intervenir sobre los errores de producción e interacción oral, esto es, no disponen de claves operativas para mejorar dicha gestión. Por todo ello, resulta necesario abordar este importante tema desde una perspectiva práctica y aplicada -a partir del análisis y la observación de las interacciones profesor- alumno- que permita al docente identificar sus estrategias, reflexionar sobre ellas y, finalmente, mejorarlas y optimizarlas.

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Euskaltegietako irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2016ko irailaren 5 eta 6

Ordutegia

09:00 - 14:30

Lekua

Donostia – HABE  (Vitoria-Gasteiz, 3 – 4. solairuko G2 aretoa)

Izena ematea

2016ko maiatzaren 18tik ekainaren 8ra.   Izena eman

Iraupena

10 ordu

Matrikularen prezioa

43,37€

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (ekainaren 15etik 30a bitartean).

Baldintzak

Ikastaroa hasi aurretiko lana abuztuaren 15a baino lehen egitea. (Ikus Programa.)

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.

Beste eduki interesgarriak

"Discurso, comunicacion y gestion en el aula de ELE" liburua

Ahozko elkarreragina eta ikaskuntza eskolan: irakaslearen esku-hartzearen gakoak (Clavel Martínez, A.)

Ahozko elkarreragina eta ikaskuntza lantzen ditu Alicia Clavel Martínez adituak "Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE" liburuaren hirugarren kapituluan. Kapituluaren helburua da azaltzea ahozko elkarreragina lantzeko irakaslearen esku-hartzearen gakoak. Bere hitzetan, eskolan sortzen diren elkarreraginezko aukera esanguratsuak aurreikusi gabeak izaten dira, planifikatu gabeak. Badakigu irakasleak ikasleen arreta, motibazioa eta parte-hartzea lortzeko ahaleginetan ibiltzen direla etengabe, baina, batzuetan ez dira probetxuz erabiltzen ahozko eragineko aukerak curriculumaren presioa, denbora-eskasia, azterketak… direla-eta. Ondorioz, planifikatutako bestelako lanek hartzen dute lehentasuna. Irakaslearen iritziz, edozein une (aurreikusiak edo aurreikusi gabeak) baliatu behar da ikasleek eskolan hitz egin eta elkarreragina sor dezaten.