Ate-joka dugu uda. Eta horrekin batera, preskakuntza-jardueren eskaintza zabaldu egiten da. Esate baterako, gaur bertan hasi dira HABEk antolatutako 2022ko udako prestakuntza-ikastaroak. Ikastaro hauetan guztietan plazak beteta daude baina badago aukera gehiagorik.
Maiatzaren 6an eta 7an "I Jornadas de Escuelas Amigas" jardunaldiak izan ziren Iruñean, bertako Hizkuntza Eskola Ofizialak antolaturik. Jardunaldietako hainbat eduki Sarean jarri dituzte; halaber, proiektu orokorraren baitan egindako zenbait hitzaldi ere You Tuben daude. Hizkuntza Eskolen ikuspegitik egina izan arren, gure esparrurako interesgarriak izan daitezke.
Datozen egunotan egingo diren zenbait web-mintegiren berri izan dugu. Euskaraz izango ez diren arren, geure esparrurako ere interesgarriak izan daitezke. Honako gai hauek landuko dira: hizkunten irakaskuntza eta teknologia, bitartekotza eta egiaztatzegintza, ekintzara bideratutako ikuspegia eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria.
Nola lantzen dugu ikasleen ahozko komunikagaitasuna ikasgelan? Emaitza hobeak lortzeko, garrantzizkoa da ikas-irakas prozesua behar bezala planifikatzea eta sistematizatzea. Ahozko ekoizpena lantzean, irizpide zehatzik gabe, sarritan ez da jakiten zer eta nola ebaluatu, eta guztia ebaluatzera jotzen da. Bestalde, ahozko ekoizpenean grabazioak erabiltzen badira, eraginkorrago balioetsi ahal izango da aurrerapena.
Apirilaren 1ean izango da GIELEk antolatu duen "La importancia de una buena base de datos para la reutilización de tareas" web-mintegia. Rebeca García Rueda eta Laura Riera Grau izango dira bertan hizlari.
GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen IV. Jardunaldiak Madrilen antolatuko dituzte, EOI Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialean, aurtengo irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Donostian HABErekiko lankidetzan 3. edizioa burutu ondoren, 2022ra atzeratu behar izan dute 2020rako aurreikusita zegoena. Prestatzen hasiak diren arren, lankidetzarako deia ere zabaldu dute eta horretarako online formulario bat eratu dute.
Ikastaroak, egun erabiltzen diren ikas-materialen azterketatik abiatuta, horiek gaur egungo HABEko curriculumaren ikuspegi komunikatiboarekin koherenteak izateko irizpideak hausnartu eta aplikatzeko bideak erakutsi nahi ditu.