Koronabirusak denon bizitzari etenpuntuak jarri dizkio, batzuei (hainbati, hobeto esan, gutxi asko direlako kasu honetan), ordea, puntu finala... Gaurkoan, etenpuntuen erabilerari buruzko zenbait aholku emango ditugu.
Gaixotasunak letra txikiz eta kurtsibarik erabili gabe idatzi ohi dira izen berezi bat biltzen dutenak izan ezik; izan ere, honelako eta halako pertsonaiaren eta tokiaren izenarekin bataiatutako sindrome, gaixotasun edo birusen kasuan letra larria (beti) eta deklinabide-atzizkia (askotan) erabiltzen dira. Lexikalizatu direnek, berriz, bi idazkerak onartzen dituzte.
Andoni Egaña harrituta dago (eta, bestela bezala egin arren, kexu da) kalean bi gaztek "bihar gaude" esanaz agurtu dutelako elkar. Egia da gaztelaniaren kalko bat dela, baina, nork ez du "bihar goaz" esaten? Zein da, bada, arazoa?
Eskuliburu honen helburua Euskaltzaindiaren araugintza ezagutaraztea da. Izaera eredu-emailea du eskuliburuak. Euskararen barne-funtzionamenduan hausnartu nahi duen euskal hiztun jantziaren jarraibidezko liburu praktikoa da.
Pattarra –likorea– (Iparraldean aguardient) baino ez zen edaten Euskal Herrian, sagardoaz gain, aparteko luxuetarako herrialdea ez zenean gurea. Orduz gero asko aldatu dira gauzak…
1986an, Euskaltzaindiak maileguzko hitzen idazkerari buruzko Uztaritzeko adierazpena egin zuen, maileguzko hitz berriei buruzko Euskaltzaindiaren erabakiak aditzera emateko. Bertan, latinezko —cretum bukaerak euskaraz— u ematen zuela adierazi, eta lau adibide eman zituen: diskretu, dekretu konkretu, sekretu.
"Abiadore" hitza baztertzea nahi du Euskaltzaindiak "hegazkinlari" eta "pilotu" aldeztuz. "Abioi" ez dago hobetsita ("aireko" eta "hegazkin" baizik), Hiztegian dagoen arren; baina gaztelaniaz ("avión") eta frantsesez ("avion") erabiltzen denez zaila izango da "abioi" hitza ez erabiltzea barra-barra. Ildo beretik, "aeroplano" ez da hautatu beharreko hitza "aireplano" baizik. "Abioneta"z ere ahaztu behar dugu "aireplano txikia" bailitzateke erabili beharrekoa. "Aireportua" da, noski, tokia horiek guztiak lurreratzeko eta aireratzeko edota "aerodromoa" (ez "airedromo").
EGLUn "zerbait" eta "norbait" izenordainak izenondo baten laguntzan ager daitezkeela azaldu zuen Euskaltzaindiak eta horrelakoetan izen sintagma eta guzti erabili ohi dugula. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren "zerbait" izenordainaren sarreran, ordea, kontrakoa gomendatu du. "Norbait" izenordainaren sarreran, aitzitik, gomendiorik ez dago, ez eta adibiderik izenondo baten laguntzan. Orotarikoan aldiz, bai; "norbait" sarreran mugagabeko izenondoaren adibidea egon badago. Zer egin?