Adibide guztiek araua agortzen dutenean eta araua ez denean eredu

Published: Wednesday, 13 November 2019, 1:42 PM
Villoslada

1986an, Euskaltzaindiak maileguzko hitzen idazkerari buruzko Uztaritzeko adierazpena egin zuen, maileguzko hitz berriei buruzko Euskaltzaindiaren erabakiak aditzera emateko. Bertan, latinezko —cretum bukaerak euskaraz— u ematen zuela adierazi, eta lau adibide eman zituen: diskretu, dekretu konkretu, sekretu.

Ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegian —kretu bukaera duen beste hitzik; beraz, lau hitz horiek jakinda, araua ez ezik— kretu bukaera duten hitz guztiak ere badakizkizue. Ez da gutxi jakitea!

Bestetik, latinez —idus bukaerak (adjektiboak sorrarazten dituena) euskaraz— u egiten du arau beraren arabera: partidu, (partida hobetsita), deskuidu, sentidu, apellidu (gaitzetsita), baina honako hauek ere jasota daude Hiztegian: likido, solido, azido, fluido, gluzido, hibrido, hominido, libido, oxido… Hori dela eta, batzuek eskatu dute araua espresuki aldatzea, nahiko “estupidoa” delako mantentzea.



Informazio osagarria: