Argitalpenak
The structure building framework. Bigarren hizkuntzen irakaskuntza eta irudiak, hurbilketa bat
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 82
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 82
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bisitak: 1227
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Morton Ann Gernsbacher irakaslearen ikerlanetan oinarritu dut artikulua. Ideia bakar batean laburbildu daitezke ikerlan horiek: hizkuntzaren ulermenean hainbat prozesuk eta mekanismok eragiten dute, egiaz prozesu eta mekanismo kognitiboak direnak, eta barne hartzen dutenak idatzizko, ahozko eta ikusizko informazioaren ulermena. Honakoa dio irakasleak:
«Gizakiak, ulertuko badu, mekanismo-sorta bat gauzatu behar du, adimen-irudikapen koherenteak edo egiturak sortu beharra dakartenak» (Gernsbacher, 1997: 266).
Mekanismo eta egitura horiek azaltzen saiatuko naiz. Ezin izan dudanez gaztelaniaz irakurri teoria horri buruzko deus, erabiliko dudan terminologia ez da egokiena suertatutako agian; beraz, proposamen terminologiko gisa har ezazue. Gustura aldatuko dut egokiago bat aurkituz gero. Hala, oinoharren bidez adieraziko dut zeintzuk diren Gernsbacherrek erabilitako terminoak. Irakurleren batek formula egokiagoak balitu, idatz diezadala zalantza-izpirik gabe, esker onez jasoko baititut ekarpen horiek.