Argitalpenak
Zutabe 25
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
Zutabe 25. alearen aurkezpena
- Argitalpenak
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 791
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zutabe 25. alearen aurkezpena
ANTZOKI ILUNA: euskalduntzearen 9. eta 10. urratsak langaiz hornitzen
- Didakteka
- Sortua: 1 January 1991
- Bisitak: 959
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Argitara berria du HABEk, euskalduntzearen 9. eta 10. urratsetarako, ANTZOKI ILUNA izeneko langai-bilduma. Guztira hogeitahiru audiokasete dira eta beste hainbeste liburuxka, hogeitahiru orduko entzungaiez eta bostehun orrialdeko irakurgaiez hornituak.
Bernardo Atxagak idatzitako zazpi istorioek ematen dute aukerarik nola lehenengo zortzi urratsetan ikasitakoa berrikusi eta lantzeko, hala euskalduntzearen 9. eta 10. urratsetako bidea urratu eta ibiltzeko. Baita zenbait gogoeta egiteko ere. Gureak honako bederatzi hauetan bilduko ditugu.
Berreraiketa-estrategiak: cloze ariketak
- Didakteka
- Sortua: 4 January 1991
- Bisitak: 889
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hogeitabatgarren aleko artikuluaren ildotik, artikulu honetan ere berreraiketa-estrategietako beste teknika bat aurkeztuko dut, cloze prozedurarena alegia. Eta lehengoa baino laburrago aurkeztuko dut, han esandakoaren harian ulertu behar bait da beste hau ere.
ELT1-rako ikaskuntz helburuak zehazten
- Didakteka
- Sortua: 9 April 1991
- Bisitak: 835
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honek ikaskuntz helburuak zehazteko arloan egin diren aurrerapenetan sartu nahi du EFLkd irakaslea. Gai hau ia zeharo baztertua izan da azken urteotan, hizkuntzaren eskurapenari buruzko teoria berriak eta komunikazioaren garrantzia nagusituz joan diren bitartean. lrakasle askok, ordea, planteamendu berriak onartu arren, halere garbi zehazturiko markoaren beharra sentitzen du bere irakaslana antolatzeko, bai epe luzera bai epe laburrera.
Artikulu hau arretaz aztertu ondoren, gai izan beharko zenuke (a) asmoen finkapenaren eta helburuen finkapenaren artean bereizteko, (b) helburuak idazteak ikaslearen ikuspegitik dituen abantailez hitz egiteko eta (e) hizkuntz trebetasun, funtzio eta nozio ezberdinetarako ikaskuntz helburuen finkapen osoak eta laburtuak idazteko. Aukera izanez gero, honelako finkapenak erabiltzea hauta dezakezu konbentzionalagoak diren irakaslearen asmoez gainera.
Jarri entzuteko egoeran
- Didakteka
- Sortua: 9 April 1991
- Bisitak: 852
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zuen ikasleak eroso eserita daudenean, probatu kontu-kontaketarako Ruth Wajnryb-en teknika entzumena eta narrazio-trebetasuna hobetzeko. Duela gutxira arte Ruth TESOLeko irakasle-prestakuntzaren buru zen Australian, Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatean, baina orain bere kontura tan egiten du irakasle-prestakuntzan eta zenbait material idazten.
Istorio- edo kontu-kontaketa da artikulu honen muina, hizkuntzako ikasgelan irakasbide bezala erabiltzeko. Lehen aldiz Mario Rinvolucrik aurkeztu zidan metodoa, duela zenbait urte Australia bisitatu zuenean2• Ordudanik, mota ezberdinetako hizkuntz ikasle askori kontatu izan dizkiot istorioak: bai ingelesaz kontaktu gutxi zuten behe-mailakoei, baita ikasle nahiko aurreratuei ere, operazionalki komunikatiboak izan arren, estrukturalki maila guztiz egokia ez zutenei. Oso moldagarria da metodoa eta erraz egoki daiteke talde eta maila ezberdinetara.
Landalan "Hartu eta eman"
- Didakteka
- Sortua: 9 April 1991
- Bisitak: 861
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Funtsezkoa da euskara-irakaslearen prestakuntza, helduen euskalduntze/ berreuskalduntze-egitasmoari behar hainbat etekin aterako bazaio. Funtsezkoa halaber, irakasleak lankideengan ezezik bere buruarengan ere behar hainbateko konfidantza izan dezan.
Baina hori esanda, eta jadanik lanean ari den irakaslearen kasura mugatuz, nori dagokio oinarrizko egiteko horren ardura? Erakundeei? Euskaltegiei? Irakasleari berari? Guztiei, nere ustez, horretan denok bait dugu zer erantzunik. Beraz, bakoitzak bereari eutsi beharko genioke eta denok elkarri kontuak hartu. Ondoko lerrootan, zerrendako azkenekoari helduko diot, irakasleari alegia, bere prestakuntza iraunkorra zertzeko lagungarri gerta dakiokeen baliabide bat aurkeztuz. Ekarpen txiki honen bidez, irakasleak bere burua janzteko erabiltzen duen tresneria hobeago dezakegulakoan.
Adierak azaltzen
- Didakteka
- Sortua: 9 April 1991
- Bisitak: 905
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Dakigunari, ez dakigunari eta egin ohi dugunari noiz edo noiz bederen gainbegiratu bat ematea onuragarri dateke oso. Are gehiago lankideekin batera eginez gero. Mindegi honek horretarako bidea eman nahi du.
Gramatikako hitz-kategorien artean, substantiboena dugu bat. Jakina denez, substantiboek izaki bizidunak eta gauzak (objektuak, sentimenduak, kualitateak eta fenomenoak, besteak beste) izendatzen dituzte. Mindegian, izaki bizidunak eta objektuak izendatzen dituzten hitzen adierak azaltzeko, aukeran ditugun teknikak eta berauek erabiltzeko irizpideak aztertzen saiatuko gara. Beraz, izaki bizidunak eta objektuak bakarrik izango dira aintzakotzat hartuak.
Batzuren euskal esaldien monotonia
- Didakteka
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 927
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jende asko ari da euskaraz ikasten -betiko politikari arinaiztarrak salbu- eta horregatik gure inguruan gero eta pertsona ugariago entzuten ditugu euskara ikasiaren doinuaz. Behin baino gehiagotan entzun izan ditut, trenean edo kafetegian, euskaldun berrien arteko elkarrizketak.
Zer esango dizuet nik ba? Halako zirrara sorterazten didate oraindik gazte horiek. Poz nekez gordea sentitzen ohi dut nik orduan, beste batzuk aspaldian geure nazioaren etorkizunerako aukeratu genuen bide zail baina bakar berbera horiek ere ahaleginez zabaltzen eta sendotzen ari direla ikustean. Eta horregatik besterik ez balitz ere, pertsona horiei edozein laprastada barkatzeko gogoa izaten dut, inoiz gramatikaren aurkako eraso gogorrak aditu arren.
Akatsak, irizpideak eta esku-hartzeak
- Didakteka
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 866
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Batzuren euskal esaldien monotonia (X. Kintana, Eguna, 1989-XII-14) artikuluaren irakurketak gogoeta batzuk egitera eraman nau. Beroriek ekarri nahi ditut hona. Izan ere, artikulu horretan jartzen diren adibideetan "hizketazko monotonia" gaitza horren nabariki asmatzea ez zait batere gauza erraza gertatu. Lehen zatian euskara-ikasleen eta -irakasleen alde ateratzen da egilea.
Euskara Mailaka
- Didakteka
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 757
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskara irakasteko metodogintzan eginiko bidea isladatu nahi dugu hemen, euskararen irakaskuntzan ezer onik egin bada, besteak beste tresna hauei esker izan bait da. Oraingo artikulua bilduma honetako lehena dugu.
Lautadak
- Didakteka
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 921
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Denbora joan, denbora etorri, baina oroitzapenak gogoan bizi. Banekien, bai, San Donatora joan nintzeneko komeriak ez nituela erraz ahaztuko. Hala uste eta halaxe gertatu. Bapo gosalduta, goizeko hozgiroaz baliatu nahian, eguna argitu zuenerako mendirako bidean geunden. Pittinka-pittinka, geratu gabe ia, San Donato mendiaren inguruetara iritsi ginen. Ondoren, aldapari ekin genion, gora eta gora. Baita hamaika oztopo gainditu ostean, mendiari gaina hartu ere.
Taldearen eragina hizkuntz irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 856
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzen irakaskuntzan, eta bereziki euskararenean, irakasleok makina bat bider aipatu, azaldu, aztertu, eztabaidatu, lardaskatu, goraipatu, madarikatu ... izan dugu zenbait gai nagusi: mailaketa, edukiak, metodologia, hizkuntz gaitasunak, ikus-entzunezko baliabideak, ebaluaketa ... eta abar luze bat. Hala ere, zerrenda aberats honetan apenas agertzen zaigun aztergai gisa eguneroko klasean berebiziko garrantzia duen gai bat: taldea.
Talde batek bere jaiotza, bizitza eta heriotza du, guztiok bezelaxe (oker ez banago); baita bere nortasun eta ezaugarriak ere. Taldearen izakera ez da aldez aurretik sorturik dagoen zerbait, irakasleari eskuetara heltzen zaion errealitate osatu, tinko eta mugiezina; ezta pentsatu ere. Talde baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den zerbait dugu.
Ondorengo lerroetan hizkuntz irakaskuntzan taldeak izan dezakeen eragina aipatzen eta aztertzen ahaleginduko gara eta, aldi berean, gogorazten irakasleok dugun erantzukizuna eta gaitasuna talde-dinamizatzaile garen neurrian.