ELT1-rako ikaskuntz helburuak zehazten

Argitaratua: Tuesday, 9 April 1991, 12:45 PM
Bestelako lankidetzak

Artikulu honek ikaskuntz helburuak zehazteko arloan egin diren aurrerapenetan sartu nahi du EFLkd irakaslea. Gai hau ia zeharo baztertua izan da azken urteotan, hizkuntzaren eskurapenari buruzko teoria berriak eta komunikazioaren garrantzia nagusituz joan diren bitartean. lrakasle askok, ordea, planteamendu berriak onartu arren, halere garbi zehazturiko markoaren beharra sentitzen du bere irakaslana antolatzeko, bai epe luzera bai epe laburrera. Artikulu hau arretaz aztertu ondoren, gai izan beharko zenuke (a) asmoen finkapenaren eta helburuen finkapenaren artean bereizteko, (b) helburuak idazteak ikaslearen ikuspegitik dituen abantailez hitz egiteko eta (e) hizkuntz trebetasun, funtzio eta nozio ezberdinetarako ikaskuntz helburuen finkapen osoak eta laburtuak idazteko. Aukera izanez gero, honelako finkapenak erabiltzea hauta dezakezu konbentzionalagoak diren irakaslearen asmoez gainera.