Argitalpenak
Antsietatea H2 ikastean: gaiari berriz helduz
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 79
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 79
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bisitak: 695
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Asko eta asko dira H2 ikastean eta erabiltzean herstura nozitzen dutenak. Ikasle horiek diotenez, deseroso eta ezinegonak jota sentitzen dira H2n adierazi nahiko luketen guztia ezin esan dezaketenean, edota jatorrizko hiztunei zer dioten aise eta erraz ezin uler diezaieketenean. Halaber, ikas--prozesuan ere urduri ikusi ohi dituzte beren buruak ikasgelan, ebaluazio--probetan, edota irakasleak zerbait galdetu eta xede-hizkuntzan erantzun behar izaten diotenean… H2 ikasi eta erabiltzean herstura jasatea gertaera arrunta da. Eta traba egiten dio ikasleari bere lorpen-emaitzak eskastuz.
Artikulu honetan, gaia berriz mahaigaineratuz herstura edo antsietatearen zer-nolakoei begiratuko diegu: zerk sortzen duen, zein egoeratan eta saihesteko zer egin genezakeen aztertuz. Halaber, gure ingurunean, helduen euskalduntze-alfabetatzean burututako bi ikerketaren emaitzak ere dakartzagu orrialde hauetara.