Irakasbil
Albisteak
Albisteak
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa (2026)
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 15 September 2026
- Visits: 67
- Comments: 0
- Favorites: 0
Atzerriko unibertsitate eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza-ikastaroa antolatu dute berriz ere Euskal Herriko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak. 2026ko urriaren 2tik azaroaren 27ra izango da ostiral eta larunbatetan Donostiako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean. Ohi bezala, hainbat gairen inguruan ardaztuko da jarduera. Izena emateko epea, irailaren 17ra arte (barne).
Debabe Udal Euskaltegian irakasleen bi plaza hornitzeko deialdia
- Albisteak
- Created: 11 September 2026
- Visits: 32
- Comments: 0
- Favorites: 0
Debabe Udal Euskaltegien Mankomunitateak (Elgoibar, Mutriku eta Deba) irakasleen bi plaza oposizio-lehiaketa askez hornitzeko deialdia egin du. Izena emateko eskaria aurkezteko epea 2026ko urriaren 9a arte (hura barne) egongo da irekia.
Mª Carmen Horno Chéliz, 2026/2027 ikasturteko irekiera-ekitaldian hizlari
- Albisteak
- Created: 1 September 2026
- Visits: 309
- Comments: 0
- Favorites: 1
Mª Carmen Horno Chéliz doktorea izango dugu hizlari 2026ko irailaren 18an Bilbon egingo den helduen euskalduntzearen 2026/2027 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Ibone Bengoetxea Otaolea Lehenengo Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izango dugu mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, "La adquisición del léxico; datos psicolingüísticos para el aula de segundas lenguas".
Burutu da "Menos corregir y más feedback en la era de la IA" udako ikastaroa
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 9 July 2026
- Visits: 439
- Comments: 0
- Favorites: 0
Uztailaren 1etik 3ra burutu da HABEren lankidetzarekin antolatutako "Menos corregir y más feedback en la era de la IA" UIK udako ikastaroa.
Jardun bikoa helduen euskalduntzean: 2026 - 2027 ikasturtea (5. edizioa)
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 27 May 2026
- Visits: 503
- Comments: 0
- Favorites: 1
HABEk bosgarrenez eskaini nahi du "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Helburua da gaitasun digitala areagotzea eta garapen profesionalerako baliagarri izatea.
Bi ikastarok osatzen dute 2026ko urritik 2027ko martxora bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren matrikulazio-epea 2026ko ekainaren 8tik 22ra bitartean izango da.
Euskarari buruzko 2025eko bibliografia hautatua
- Albisteak
- Created: 19 May 2026
- Visits: 360
- Comments: 0
- Favorites: 1
"Euskarari buruzko 2025eko bibliografia hautatua" dokumentua prestatu dute HABE liburutegian. Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko bibliografiaren hautaketa bat da, duela urte batzuk hasitako bideari jarraikiz.
e-Berrikaria jasotzeko bide berria
- Albisteak
- Created: 13 March 2026
- Visits: 668
- Comments: 0
- Favorites: 1
Hemendik aurrera, e-Berrikaria ez da foroko mezu baten bidez iritsiko harpidedunen helbide elektronikora, banaketarako sistema baten bidez baizik. Orain arte harpidetuta egon direnek ez dute ezer egin behar. Harpidedun izan nahi dutenentzat, berriz, izena emateko prozesua erraztu egin da.
Euskaltegietako ikasleentzako 2026ko azterketa-deialdiaren Ebazpena
- Albisteak
- Created: 21 January 2026
- Visits: 515
- Comments: 1
- Favorites: 0
2026ko urtarrilaren 16ko EHAAn eman da argitara HABEko zuzendari nagusiaren 2025eko abenduaren 23ko Ebazpena. Horren bidez:ezartzen da HEOCaren zer maila egiaztatu ahal izango diren, 2025-2026 ikasturtean, euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueretan oinarrituta eta 2026ko azterketa-deialdia egiten da, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleentzat.







