Prestakuntza-jarduerak

Burutu da "Menos corregir y más feedback en la era de la IA" udako ikastaroa

Argitaratua: osteguna, 2026(e)ko uztailaren 9(e)an, 13:44(e)tan
H09-26 ikastaroa

Uztailaren 1etik 3ra bitartean egin da "Menos corregir y más feedback en la era de la IA" ikastaroa, HABEren lankidetzarekin EHUko Udako Ikastaroak Fundazioak antolatutakoen baitan.

Uda Ikastaroak Fundazioaren zuzendari Idoia Otaegik eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Aitor Aldasorok inaugurazio instituzionala egin ondoren, 55 lagunek hartu dute parte prestakuntza-jardueran, Anna Espasa eta Teresa Guasch UOCeko irakasleen gidaritzapean. Hiru egunetan zehar, azalpenak, bakarkako lanak eta talde-lanak uztartu dira, adimen artifizialaren testuinguruan feedbackari buruzko ikuspegi eta proposamen praktikoak lantzeko. Saioek hausnarketarako eta praktikarako hainbat ideia giltzarri utzi dituzte. 

Hona hemen, laburpen gisa, argazki batzuk eta bideo labur bat.