Irakasbil
Albisteak
e-Berrikaria jasotzeko bide berria
Argitaratua: ostirala, 2026(e)ko martxoaren 13(e)an, 13:41(e)tan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Bisitak: 519
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2021eko martxoan jarri genuen martxan gaur egun ezagutzen duzuen e-Berrikaria, 1995ean abiatu zen ekimen baten jarraipen gisa. 5 urte eta 54 zenbaki argitaratu ondoren, beste urrats bat egingo dugu: hemendik aurrera, ez da webguneko foroko jakinarazpen gisa bidaliko, eta banaketa-plataforma baten bidez helaraziko da harpidedunen helbide eletronikora.
Orain arte foroan harpidetuta egon zaretenok ez duzue ezer egin behar: automatikoki jasoko duzue buletina. Harpidetza berria egin nahi duenak formulario labur bat bete eta ondoren esteka baten bidez baieztatu besterik ez du; prozesua erraztu egin da.
Anima zaitezte izena ematera, hilero Irakasbilen argitara emandakoaren laburpena modu erosoan jasotzeko.
Erakutsi iruzkinak
