Apirilaren 1ean izango da GIELEk antolatu duen "La importancia de una buena base de datos para la reutilización de tareas" web-mintegia. Rebeca García Rueda eta Laura Riera Grau izango dira bertan hizlari.
María del Carmen Méndez Santos ELE-irakasleak (ELE: "gaztelania atzerriko hizkuntza gisa"-ren akronimoa, gaztelaniaz) alor horretan diharduten edo jardun nahi dutenei zuzenduriko liburu bat ondu du, askotariko 101 galderari bina orrialdean erantzunez: "101 preguntas para ser profe de ELE: Introducción a la lingüística aplicada para la enseñanza del español".
GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen IV. Jardunaldiak Madrilen antolatuko dituzte, EOI Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialean, aurtengo irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Donostian HABErekiko lankidetzan 3. edizioa burutu ondoren, 2022ra atzeratu behar izan dute 2020rako aurreikusita zegoena. Prestatzen hasiak diren arren, lankidetzarako deia ere zabaldu dute eta horretarako online formulario bat eratu dute.
Zenbait ekimen antolatu ditu eta antolatuko ditu Europako Kontseiluak Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta horren Liburu Osagarriaren inguruan, web-mintegiak eta Nazioarteko konferentziak besteak beste.
Josu Goikoetxea Arrieta lankidea —Goiko— 65 urte zituela hil da 2022ko urtarrilaren 22an Mungian. Gabriel Aresti euskaltegian aritu zen irakasle; gero, HABEren sorreran parte hartu zuen 1981ean, eta harrezkero bertan lan egin du: Bilboko HABE euskaltegian, Ikuskatzailetzan, Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuan…
Irakasleen prestakuntza gogoetatsuaz hausnartzeko, liburua argitaratu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hiru ikertzailek:
1. Perez Lizarralde, KarmeleMondragon Unibertsitatea
2. Azpeitia-Eizagirre, AgurtzaneMondragon Unibertsitatea
3. Ozaeta, ArantzazuMondragon Unibertsitatea
https://www.mondragon.edu/eu/-/irakasleen-prestakuntza-gogoetatsua-liburua.