"Language in the Human-Machine Era" (LITHME) egitasmoaren berri eman genizuen duela urtebete plazaratu genuen sarrera batean. Halaber, ikerketa-sare horren "The Dawn of the Humane-Machine Era" ("Gizaki-Makina Aroaren egunsentia") txosten esanguratsua zabaldu nahi izan genuen euskal komunitatean. Oraingoan, berriz, jorratutako ikerlerro nagusiak ilustratzeko egindako animazioak ikustera gonbidatzeaz gain, inkesta betetzea proposatzen dizuegu. Izan ere, hizkuntza eta teknologia erabiltzen dituzten etorkizuneko agertokiei buruz dituzuen iritziak jaso nahiko genituzke.
Irakasbileko menu nagusian erlaitz berri bat dago: “bideoteka”. Hala, nahiz eta hasieratik webgunean bideoak egon, beste urrats bat eman nahi izan da eta modu argiagoan erakutsi.
Datozen egunotan egingo diren zenbait web-mintegiren berri izan dugu. Euskaraz izango ez diren arren, geure esparrurako ere interesgarriak izan daitezke. Honako gai hauek landuko dira: hizkunten irakaskuntza eta teknologia, bitartekotza eta egiaztatzegintza, ekintzara bideratutako ikuspegia eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria.
Apirilaren 1ean izango da GIELEk antolatu duen "La importancia de una buena base de datos para la reutilización de tareas" web-mintegia. Rebeca García Rueda eta Laura Riera Grau izango dira bertan hizlari.
María del Carmen Méndez Santos ELE-irakasleak (ELE: "gaztelania atzerriko hizkuntza gisa"-ren akronimoa, gaztelaniaz) alor horretan diharduten edo jardun nahi dutenei zuzenduriko liburu bat ondu du, askotariko 101 galderari bina orrialdean erantzunez: "101 preguntas para ser profe de ELE: Introducción a la lingüística aplicada para la enseñanza del español".
GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen IV. Jardunaldiak Madrilen antolatuko dituzte, EOI Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialean, aurtengo irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Donostian HABErekiko lankidetzan 3. edizioa burutu ondoren, 2022ra atzeratu behar izan dute 2020rako aurreikusita zegoena. Prestatzen hasiak diren arren, lankidetzarako deia ere zabaldu dute eta horretarako online formulario bat eratu dute.