Irakasbil
Albisteak
Albisteak
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Webinar: web bidezko mintegi eta hitzaldiak datozen egunotan
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko apirilak 27
- Bisitak: 1073
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzen ikas-irakaskuntzarekin zerikusia duten web bidezko mintegi batzuk egingo dira gaztelaniaz datozen egunotan. Interesaturik bazaude, parte har dezakezu.
Egiaztatzegintza dela-eta, Patxi Baztarrikaren agerraldia Legebiltzarrean
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko apirilak 18
- Bisitak: 1303
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza Politikako sailburuorde den Patxi Baztarrikak “Euskara-gaitasuna egiaztatzeko sistemen gaineko azterlanaren ondorioak” dokumentua aurkeztu zuen, joan den ostiralean, Legebiltzarrean. Ganberak hala eskatuta, euskararen ezagutza egiaztatzen duten proben edukiak eta emaitzak aztertu ditu Jaurlaritzak, eta horren emaitza da, hain zuzen, aipatu dokumentua.
Miramar Jauregian, Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko apirilak 15
- Bisitak: 975
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zabalik da “El profesor de lenguas / IX: Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje — Análisis de las principales tendencias metodológicas, enfoques y métodos contemporáneos” ikastaroan izena emateko epea.
Euskaltegietako matrikula, ikasmaterialak eta egiaztatze-sistema hizketagai Donostiako prentsaurrekoan
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko martxoak 30
- Bisitak: 984
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkiziak prentsaurrekoa eman dute, gaur, Donostian. Ekitaldian aurtengo matrikulazioaren datuak eskaini dituzte, argitaratu berri den Primeran! A2 ikasmaterialaren berri eman dute eta egiaztatze-sisteman aurtengo hainbat berritasun aurkeztu dituzte.
Ebazpena, 2016ko egiaztatzealdiko arduradunak izendatzeko dena
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko martxoak 30
- Bisitak: 733
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Atzoko dataz argitaratu zen EHAAn, HABEren zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko Ebazpena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean xedatutako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2016. ekitaldirako Azterketa Batzordeko kideak, Lurralde-batzordeak, epaimahaiak, tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatzeko dena.
Bordeleko Eskual Etxea, irakasle bila
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko martxoak 29
- Bisitak: 1006
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Bordeleko Eskual Etxea eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak euskara irakasle bat kontratatuko dute 2016-2017 ikasturterako. Klaseak Eskual Etxeko egoitzan edo Kanpusean izango dira, eta taldeen euskara-mailak A1 eta B1 bitartekoak.
Matematikako, Fisikako eta Astronomiako oinarrizko lexiko teknikoak sarean
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko martxoak 18
- Bisitak: 1036
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskaltzaindiak sarean jarri ditu osatu berri dituen hiru lexiko teknikoak: Matematikaren, Fisikaren eta Astronomiaren arloetako oinarrizko lexikoak, hain zuzen. Aurkezpenean azaldutakoaren arabera, hogeita hamar urte baino gehiago iragan dira euskara arlo teknikoetan erabiltzen hasi zenetik, eta denbora horretan hizkuntzak izandako bilakaera kontuan hartuta, aspaldi ikusia zuen Euskaltzaindiak iritsia zela unea arlo teknikoetako oinarrizko erabilera aztertzeko, eta erabilera horrek hiztegi orokorrari egiten dizkion ekarpenak biltzeko.
Ikastetxeetako ikasleen konpetentzia-mailak. Ebaluazio Diagnostikoa 2015
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko martxoak 15
- Bisitak: 1100
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Atzoko egunez eman zuen argitara ISEI-IVEI erakundeak Ebaluazio Diagnostikoaren bosgarren edizioa, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietako ikasleen konpetentzia-mailak ezagutzera bideratutako tresna. Oraingoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek hartu dute parte. Haien hizkuntza-komunikazioko konpetentzia (euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz), matematikakoa eta zientzia-kulturarako konpetentzia aztertu dira.







