Matematikako, Fisikako eta Astronomiako oinarrizko lexiko teknikoak sarean

Argitaratua: Friday, 18 March 2016, 10:32 AM
Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak sarean jarri ditu osatu berri dituen hiru lexiko teknikoak: Matematikaren, Fisikaren eta Astronomiaren arloetako oinarrizko lexikoak, hain zuzen. Aurkezpenean azaldutakoaren arabera, hogeita hamar urte baino gehiago iragan dira euskara arlo teknikoetan erabiltzen hasi zenetik, eta denbora horretan hizkuntzak izandako bilakaera kontuan hartuta, aspaldi ikusia zuen Euskaltzaindiak iritsia zela unea arlo teknikoetako oinarrizko erabilera aztertzeko, eta erabilera horrek hiztegi orokorrari egiten dizkion ekarpenak biltzeko. Horrela, bada, Matematikako, Fisikako eta Astronomiako oinarrizko lexikoak proposatu ondoren, Osoko bilkuran onartu ditu Akademiak. Orain argitaratu eta guztion eskura jarri ditu, "oinarrizko lexiko teknikoak arloko erabilera estandarraren erreferentzia baliagarria izateko asmoz".