Euskaltegietako matrikula, ikasmaterialak eta egiaztatze-sistema hizketagai Donostiako prentsaurrekoan

Published: Wednesday, 30 March 2016, 3:57 PM
HABE
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Soziolinguistika
  • Visits: 808
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkiziak prentsaurrekoa eman dute, gaur, Donostian. Ekitaldian aurtengo matrikulazioaren datuak eskaini dituzte -- gora egin du % 2,86--, argitaratu berri den Primeran! A2 ikasmaterialaren berri eman dute eta egiaztatze-sisteman aurten izango diren hainbat berritasun aurkeztu dituzte.

Berritasunak:

Gaur egun arte, HABEk bi egiaztatze deialdi egiten zituen urtean. Bi deialdi hauek, B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko ziren eta euskaltegietako ikasleentzat mugatuta zeuden. Ordea, gaur goizean azaldu bezala, berritasun ugari daude aurtengo ikasturtean (2015/2016).

    • A1 eta A2 gaitasun mailen egiaztagiriak sortu dira eta ebaluazio jarraituaren bitartez emango dira. Bi maila hauek egiaztatzen dituzten ikasleak, gainera, diru laguntza indibidualen sisteman sartuko dira gainerako mailetakoekin batera.
    • Deialdi irekiak B1 eta B2 mailetan: euskaltegietako ikasleentzako ohiko deialdiez gain, bi maila hauek deialdi irekiaren bitartez egiaztatu ahal izango dira. Hau da, euskaltegietako ikasleek ez direnek ere (edozein herritarrek) aurkezteko aukera hau izango dute. Deialdi ireki hauek HABEren urteko bigarren deialdiarekin batera egingo dira. Matrikulazioa irailean izango da.  
    • B1 azterketak euskaltegietan: ikasleek B1 azterketa ikasgelan bertan egin ahal izango dute ikasturte honetan. Beste berritasun bat da, maila honetan ikasten duten ikasleek, azterketa egitean, mintzamen proba idazmen probaren aurretik egingo dutela.
    • Primeran! A2 materialaren aurkezpena: A2 maila egiteko metodo integral bat argitaratu du HABEk.