Irakasbilen parte hartzeko bideak

Argitaratua: osteguna, 2017(e)ko irailaren 28(e)an, 13:56(e)tan
Prosumirtuatzailea

"Irakasbil, HABEren atal berria" artikuluan zein esparru hau aurkezteko egindako azalpenetan adierazitakoari jarraikiz, bat baino gehiago dira parte hartzeko bideak.  Ondoko irudian daude laburbildurik.

Irakasbilen parte hartzeko bideak

Artikulu berean, prosumirtuatzaile kontzeptua aipatzen da,  Hector Ríosek proposatutakoari jarraikiz: 

"kontsumitzaile hutsak diren erabiltzaileak baino, prosumirtuatzaileak behar ditugu; alegia, jaso, ekoitzi eta partekatzen edota elkarri eragiten dioten pertsonak".

Hau honela, Irakasbilen parte hartzeko hiru bideak uztartuko lituzke bere baitan prosumirtuatzaile denak: edukiak irakurri, edukiak ekoitzi eta komunikatu.

Prosumirtuatzailea


Azkenik, ez ahaztu Irakasbilek Twitter esparruan badela erabiltzaile aktiboa: @Irakasbil 
Hor ere, parte hartzeko eta elkarri eragiteko bidea ez da bakarra. Esaterako, jarraitzaile izan zaitezke; aipatu, bertxiokatu edo mezuei erantzun ahal diezu; #eusirik ("euskara ", "irakatsi" eta "ikasi" hitzetatik sortutakoa bera) bezalako traolak baliatu.., 

Erakutsi iruzkinak
  • 2019anIñaki Murua - ar., 2021(e)ko eka.ren 29(e)an, 10:13(e)tan
    Parte-hartze aktiboagoa izateko bidea egin duzu? Egin jauzi bisitari izatetik erabiltzaile izatera; alegia, webgunean irakurtzeko ez ezik, idazteko aukera ere badago.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Irakasbil

Irakasbilen parte-hartze aktiboagoa izateko

Zer egin behar duzu Irakasbil webgunean erabiltzaile gisa aritzeko eta parte-hartze aktiboagoa izateko? Grafiko eta irudi bidez azaltzen saiatuko gara sarrera honetan.